Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Astea oporretan

Astea oporretan

Gari Araolaza 2007/09/21 14:33

Oporretan nago aste honetan. Gure Olatz txikiak ikastolan hasi behar zuen eta abuztuko oporretatik astebete gorde nuen, ikastolarako egokitzea egiteko.

Inoiz baino lasaiago ibili naiz egia esan. Kalean pasiatu, parkean jolastu, etxeko txapuzatxoren bat, gure txabolan belarra moztu eta askoz gehiagorik ez. Noizean behin hau egin beharko genuke, beti pseudo-estresatuta gabiltzan guztiok.

Guraso gehienak egokitze honekin erreta dabiltza, hainbeste denbora galduta eta abar. Ni prozesu hau ongi egitearen aldekoa naiz (nahiz eta kasu oso desberdinak daudela onartzen dudan, noski). Gainera, gozatua hartzen dut haurrak goizero ikastolan sartzen eta andereño Gentzanerekin jolasean ikustean. "Luxuzko denbora galtzea" esango nioke beste garai batzuetan.

"Y si el espacio fuera el verdadero lujo?" esaten zuen Renault Espacearen iragarki batek. Baliteke, baina nik esango nuke denbora librea edukitzea dela luxu handiagoa gaur egun, niretzat behintzat!

etiketak: e-gizartea
matx
matx dio:
2007/09/21 20:59

Zelako arrazoia dakazun.... Bejoindeizula

Nahikari
Nahikari dio:
2007/09/22 23:13

Nire garaian ez zegoen egokitzerik. Ez dut ahaztuko ikastolako lehen eguna. Beti jeisten nintzen Algortatik Erromora trenez amarekin, baina egun horretan aita eta amarekin jeitsi nintzen furgonetan. Ez ginen Erromon gelditu, Leioara joan ginen, Betikora (nire garaian Gobela).

Han utzi ninduten, 9.30etatik 16.30ak arte!

Gozatu egokitzea!

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/09/22 23:57

Ondo eginda, Gari! Zerbait aldatzen ari da herri honetan, eta zu zara horren adierazle bat. Lehen zer aitak egingo zuen horrelakorik, nahiz eta aukera izan? Bejondeizuela zuri eta zure familiari.

Gari
Gari dio:
2007/09/24 01:34

Eskerrik asko, baina ez dut uste merito haundirik duenik, eta nire kasua ez da agian adibiderik onena. Baina bai, gauzak aldatzen ari dira. Nire inguruan badaude haurrak zaintzeko eszedentziak hartu dituzten zenbait gizonezko. Ari dira gauzak aldatzen, noski.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon