Podcasting frogatzen
Atzoko saioa ez zen hain gaizki atera. Apur bat trabatu nintzen, batez ere hasieran, baina lehenengo aldia izateko ez zen katastrofea izan. Kontua da beste elkarrizketa batek huts egin eta pentsatu baino 15 minutu lehenago egin genuela.
Hala ere, pentsatu dut saioak grabatu eta podcast moduan ematea. Hurrengoan kontatuko dut nola den prozesu osoa. Lehenengo aldia zenez nahiko luze egin zait, baina pentsatzen dut hurrengo saioetan azkarrago egin ahal izango dudala, behar bada saioa egin eta hamar minutura.
Eskerrik asko denoi emandako animoengatik.
Podcasta edo "on demand" telebista edo irratia egiteko ez dago zailtasun teknikorik. Nahiko sinplea izango litzateke Euskadi Irratiko programazio osoa zatika grabatuta, mp3-ra bihurtuta izatea. Nahikoa litzateke ordu laurdeneko fitxategiak sortzea adibidez, eta labur-labur adieraztea zer dagoen fitxategi horietan, gero RSS bidez emanez.
Baina lehenengo norbaitek ulertu beharko du hori, eta gero martxan jarri.
Eskerrik asko aholkuengatik, Patxi.