Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Hamabostean behin

Hamabostean behin

Gari Araolaza 2007/09/13 22:46

Bihartik aurrera, hamabostean behin ostiraletan, Euskadi Irratian kolaborazio bat egingo dut, Manu Etxezorturen Faktoria programan.

Goizeko 10:30ak aldera izango da, eta teknologiaz, Internetez eta orokorrean teknosexuaz arituko gara. Errespetoa ematen dit, ez bait naiz bereziki abila hizketan, baina erronka polita ere bada, gai ote naizen frogatzeko.

Ea ez naizen oso aspergarri izaten. Proposamenik, zuzenketa edo iradokizunik baduzue, badakizue non nagoen. Eskerrik asko pazientziagatik.

etiketak: irratia
matx
matx dio:
2007/09/14 15:48

Zeinek esan dau berbetan abila ez zaranik? Nere ustez superondo eitxen dozu!!Garbi, eta zuzen.

Nik be ez zaitxut entzun. Ordu horretan beti lehenengo pazientia. Eta ordenadorian altabozik ez...

xa2er
xa2er dio:
2007/09/15 17:02

Zorionak Gari!

Emandako saioa entzungai al dago EiTB orrian?

Animo!

Goio A.
Goio A. dio:
2007/09/14 13:41

Pozten naiz! Jarraituko zaitugu uhinetatik ere bai!

Estrenoa entzuteko beranduegi enteratu naiz. :-(

leire
leire dio:
2007/09/14 14:56

Nik ezin izan dot entzun, pena. Baiña ze moduzkua izan da esperientzixia? Ze kontau dozu? Ia hurrenguan entzutzerik dakadan!

Animo!

ander
ander dio:
2007/09/14 12:31

Oraintxe entzun dut egin duzun agerraldia irratian... Dotore! aupa zu.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/09/14 12:32

Jo! 10:30ean puntuan piztu dut irratia, eta orduan bukatu da zure elkarrizketa. Pena!

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/09/14 12:05

Aupa, Gari! Seguru nago oso ondo egingo duzula, beti dituzu-eta gauza interesgarriak esateko. Animo!

Teketen
Teketen dio:
2007/09/14 12:09

Ea goizak animatzen dizkiguzun! Atento egongo gara!

iturri
iturri dio:
2007/09/14 10:39

Aupa Gari:

Zorionak eta animo. Oso ondo beteko duzu zure papera.

Pozten naiz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon