Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Eduki guztia Creative Commons

Eduki guztia Creative Commons

Gari Araolaza 2007/07/05 09:39

Derrepente konturatu naiz nire blogak ez duela lizentzia argirik. Nola liteke, hainbeste bultzada eman lizentzia libreei, hainbat lagunei gomendatu, eta nik hori ez jartzea?

Azalpena garbia eta tontoa da: despistatuta nengoen eta akordatzea ahaztu. Hau da hau.

Orain bai. Hemendik aurrera (eta baita lehendik idatzitako guztiak ere lizentzia honekin publikatzen ditut. Barkatu, norbait aurretik konturatu eta gaizki hartu badu.

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

etiketak: e-gizartea
Gari
Gari dio:
2007/07/06 14:56

Esaten duzu batzuk erreklamo moduan erabiltzen dutela eta gero restriktiboena erabiltzen dutela. ... eta? Creative Commons-ek aukera hori ematen badu, zergatik ez erabili?

Agian norbait kritikatzekotan Creative Commons bera kritikatu behar da, "libre" barniz bat eman eta gero lizentzia oso restriktiboak erabiltzen uzten duelako bere izenarekin.

Nik nahiago dut BY edo BY-SA motako bat, baina norbaitek erabakitzen badu "Copyright: All rights reserved" edo CC BY-NC-ND erabiltzea, bere aukera da eta errespetatu besterik ez dugu.

MiKeL
MiKeL dio:
2007/07/06 11:44

Aupa!

Titulua luzeegia geratuko zen, arrazoia ematen dizut hortan. Baina honelakoen ondorioz gertatzen da gezurrezkoa den CC -> copyleft delaren ustea eta honen ondorioz maiz Creative Commons erreklamu moduan erabiltzen dute batzuk nahiz eta lizentziarik restriktiboena ezarri.

CQC-n aspaldi egiten zuten "etika periodistika" moduko zerbait eginaz, agian honakoa proposatuko nuke: "Eduki guztia Creative Commons BY-SApean". Ezta oso sexya geratzen... baina tira ;)

MiKeL
MiKeL dio:
2007/07/06 20:18

Aupa,

Ez nijoan hortik... baizik eta creative commons erabiltzen dela soilik esatea eta ezer esatea maiz berdin berdina delako... bakoitzak egin dezala nahi duena :)

Eta bai, kritikatzekotan, kritikaren zati handi bat CC elkarteari dagokio.

Gaizki ulertua besterik ez da hau ;)

Gari
Gari dio:
2007/07/06 09:28

Kaixo Mikel,

Bai, eskerrik asko argitzeagatik. Noski ez dela zehatza "Creative Commons" esatea, baina uste dut hori dela modu erabiliena eta argiena batez ere izenburu batetarako ( Flickr-ek adibidez ). Ez dut uste askorik lagunduko lukeenik titularra Eduki guztia Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 2.5 lizentziaren pean jarri izan banu.

MiKeL
MiKeL dio:
2007/07/05 21:58

Aupa!

Lizentzia jarri ezean, lizentzia argia da: eskubide guztiak zuregain geratzen dira eta kontrakoa esan ezean ezin kopiatu, saldu, moldatu, etab. zure baimenik gabe.

Bestalde, Creative Commons ez da lizentzia bat. Lizentzia mota ezberdinak atera dituen elkartea baizik (FSF lizentzia ez den moduan eta GPL bai). Soberan dakizula imaginatzen dut, baina tituluak atzera bota nau apur bat :P

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon