Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Botoitis

Botoitis

Gari Araolaza 2007/06/06 15:54

Euskal Interneten proiektu askotan nahastuta nago, onerako eta txarrerako. Azkenaldian botoi bat jartzeko eskaera etorri zait bide desberdin askotatik. Botoi horrekin webgune batetako albisteak, artikuluak edo nobedadeak beste webgune batetara joango dira. Ez dut botoia jartzeko asmorik, eta iritzia eskatu didaten guztiei azaldu diet.

Ez dut nahi, beharrik ikusten ez dudalako, badudalako lehendik webgune horretara albisteak bidaltzeko ohitura, eta horretarako ez delako botoirik behar. Gainera, botoiak jartzen hasiz gero, ehunka botoi jarriko nituzke, beste hainbat webgunetakoak eta ez da plana nire bloga botoi hutsez beteta egotea.

Botoiaren benetako efektua propagandakoa da, helburu den webgunearen propaganda, eta uste dut horrek berdintasuna apurtzen duela. Zergatik jarri webgune horri propaganda eta ez beste inori?

Bestalde, webgune horren inguruan komunitate bat antolatu da, eta hara! komunitate horren partaide izateko, ditxosozko botoia jarri beharra omen dago. Eta orain arte formalki antolatu gabeko komunitate partaide sentitu garenok zer? Botoirik ez badugu jartzen, ez gara komunitate horretako partaide? Ez dugu merezi aipamenik ere ez?

Bukatzeko, ez dut zalantza izpirik ekimenaren bultzatzaileak guztiz intentzio onenarekin dabiltzala, eta merito handia dutela euskal Internet komunitatearen alde hainbeste lan egiteagatik, eta "ni pagado ni agradecido" esango dute agian. Baina begira, nire aldetik horrela ikusten dut. Noski, jarraituko dut nire burua komunitatearen barnean sentitzen eta kolaboratzen, zerrendan ateratzen ez banaiz ere.

etiketak: sarea
leire
leire dio:
2007/06/06 19:57

Aupa, Gari

Ondo ulertu neban, orduan. Zure errezoiak aitzen dittut.Konforme

Milla esker

Teketen
Teketen dio:
2007/06/06 20:22

Ez dut ulertzen zure jarrera Gari (beno egia esan ulertzun dut baina ez nator bat.

Komunitatea sortu genuenean zabaldu.com zabaltzen laguntzen ari zirenei errekonozimendu bat emateko sortu genuen. Hau da zabaldu.com laguntzen ari diren milaka lagun horiei bisibilitatea emateko, orain arte zabaldu.com-eko berriak, botoiak, bannerrak, informazioa hedatu dutenei eskertzeko modu bat izan da (eta izango da).

Erabat irekia da komunitatea dudarik akatsik wiki libre baten bidez (http://zabaldu.wikispaces.com). Bertan zure bloga jartzeko ideiak botatzeko, komunitatearen izaera eztabaidatzeko aukera duzu, %100 irekia. Zure bloga jartzea nahi baduzu bertan idatzi eta jarria izango da dudarik gabe.

Zabaldu.com KOMUNITATEA komunitatea.zabaldu.com baino askoz handiagoa da. Batez ere Euskal Herrian dugun komunikabide parte hartzaile independente onenetarikoa delako (bestea euskalherria.indymedia.org nire ustetan) eta bere inguruan jende on asko biltzen delako egunero. Horregatik egunero erabiltzen dudan proiektu horri "laguntzeko" botoia jartzea ez zait erabaki txarra iruditzen. Gainera kontutan hartuta zure bloga bisitatzen duen edonork botoi hori erabiliz zure mezua zabaldu errazago zabal dezakeela kontutan hartuz... Zenentzat da benetan publizitatea? Beste eztabaida bat izan daiteke botoi hauek zenbat diren erabiliak etab. baina egia da botoi hori egonda errazagoa dela zabaltzea hori ez balego baino.

Eta beste botoiak zer? Bakoitzak bere web gunean nahi dituenak sartzen ditu noski eta bakoitzak ikusiko du zer egin nirean Technorati, Zabaldu eta Bildu ditut. Beste batzuk gehiago jartzen dituzte ni horrekin nahiko. Indymediarena ez dut jartzen bere parte hartze izaeran url sinple eta deskribapen bat bidaltzeak ez duelako zentzu gehiegirik, bertako parte hartze gunean (Newswire) berriak bertan idazten dira ez dira beste lekuetako berriak lotzen (batzuetan bai noski). Hau adibide sinple bat da besterik ez.

Zabaldu.com ez da perfektua. Buruan daukat hori egunero. Zabaldu.com eskasia sortzen duen hedabide bat da (ez da bakarra Wikipediak ere). Zer esan nahi dut ba jende askok parte hartzen duen arren (eta gehiagok parte hartzea nahiko nuke) emaitzatzat ematen duen irteera bakarra da. Zergatik gertatzen da hau interneten edonork edozer idatzi badezake deszentralizaturik eta bakoitzak nahi dituen iturriak jaso ahal baditu. Ba askotan iragazki tipikoak erabiltzen saiatzen garelako, mundu fisikoki zuzenean ekarritakoak. Niretzako ideala bakoitzak ahal bezain egituratuen dagoen informazioa era deszentralizatuan idaztea litzateke horrela bakoitzak bere menu propioa egin eta kolektiboki ere iragazteko bideak ezarri ahalko zirelarik, bakoitzak buruan dituenak, bakoitzari egokitutakoak.

Baina bitartean... Zabaldu.com dugu, komunitate potente, jende asko biltzea lortu duen eta erabat parte hartzeko aukera ematen duen komunitatea. Ez da bat bai eta beste bat ez aukeratzeko eztabaida nik nire erabakiak hartzen ditut egunero, baina neutraltasunaz hitz egiten dugunean ez da bakarrik botoiez hitz egin behar berriak zenek egin, erabaki, bozkatzen dituen ere kontutan hartu behar da eta horretan Zabaldu.com da garaile.

Arkaitz
Arkaitz dio:
2007/06/06 20:31

Aupa Gari:

Izenik ez duzu aipatzen, pagerank-ik ez emateko, edo inori zuzenduta ez doalako? Nik zuzenean zerikusirik ez dudan arren, uste dut badudala zeresanik mezu honen inguruan:

  1. Argi eta garbi utzi nuen Informatikari Euskaldunen Bilkuran albisteak lapurtzeaz izan daitekeen ideiaz, eta ikusten dudanez zu ere ez zaude horiengandik oso urruti.
  2. Komunitate bat zer da? Irtetzeko aukerarik ematen ez duen webgune solteen multzoa? Edo beraien artean lotuta dauden eta zerbitzuak elkarbanatzen dituzten webgune sorta? Web 2.0aren garaian uste dut galdera hau erantzuten zalantza gutxi izan dezakegula.
  3. Zuek ere eskaintzen duzue ba mapen zerbitzu bat... hori erabiliz gero webgunerako lotura gehitzen du zure blogean, publizitatea da? Nik ez dut horrela ikusten, nahi duenak erabiltzen du; ba botoitxoarekin berdina gertatzen da. Ez duzu jarri nahi? Lasai, inork ez zaitu erabiltzera derrigortuko.
  4. Lehenengo Ubuntutriberen aurka eta gero Zabaldu.com-en aurka. Zertan zabiltza, komunitatearen aurka, edo zurea ez den guztiaren aurka?
  5. Begiratu zenbat webgunek duen digg edo meneameren publizitate botoia. Ez dute lotsarik... eta gainera ez dute trukean komunitate orrialderik :/
  6. Botoia ez duzu erabiltzen... eta zuk ez duzulako erabiltzen ez du inork erabiltzen?
  7. Komunitatean Zabaldu.com-ekin parte hartzen dutenak agertzen dira, ez dugu beste aurki bat sortu izan nahi, beraz logikoa da lankidetza hortan dabiltzanak agertzea, edo ez?

Ireki pixka bat begiak, mesedez. Korrika zenean, huraxe integratu genuen, beste edozein tresnarekin integrazioa bururatuz gero integratuko dugu, arazorik ez.

Agian komunitatearen definizioa berrirakurtzea falta zaizu. Nahi izanez gero bidaliko dizkizut Baeza-Yates-en hainbat artikulu...

Teketen
Teketen dio:
2007/06/06 21:18

Mezuko zenbait akats zuzenduz erantzuna zuzendu dut nire blogean ere.

Gari
Gari dio:
2007/06/07 00:35

Argi dago modu pertsonalean hartu duzuela kontua, Arkaitzek batez ere. Oker handia egiten duzue. Hasieratik miretsi eta bultzatu zaituztet Mutilmedia, Teketen, Zabaldu eta egin dituzuen proiektu guztiak. Ez dut uste kontra nagoela pentsatzeko ezer egin dudanik.

Niretzat bideak helburuak bezain garrantzitsuak dira eta bi kasu hauetan ez zait iruditu bide zuzenak zirenik. Egunen batean ea aurrez-aurre hitz egiteko aukera dugun.

Arkaitz
Arkaitz dio:
2007/06/07 01:07

Argi utzi nahi dut nik ez dizudala botoia jartzeko eskaera mezurik bidali, eta horrexegatik ez dudala modu pertsonalean hartu; nire erantzuna, batez ere, zurea komunitatearen aurkako jarrera moduan ikusten dudalako izan da, besterik ez. Baina benetan, ez dut pertsonalki hartu, Ubuntutriberena ere ez zitzaidan gustatu baina isildu egin nintzen.

Eta izan argi, Tagzania Zabaldu.com-en integratzeko aukerarik bururatuz gero, ni lehena hori egitera animatuta egongo dena. Horrelako gauzek bi webguneak aberasten dituzte, eta botoiarekin berdin pentsatzen dut. Hala ere, edonoren iritzia entzun eta ulertu dezaket, eta hala egin dut orain arte, baina zure kritika zuzenegia iruditu zait, eta horrexegatik erantzun dut horrela, besterik ez.

Argituko dugu, bai, hitz egiteko aukera dugunean.

Txopi
Txopi dio:
2007/06/08 13:18

Garik publizitateari buruz dioenarekin ados nago. Webgune bat noizbehinka aipatzea gauza bat da, baina blogeko artikulu guztien azpian esteka bat jartzea gauza desberdina da. Noski ez dagoela diru konturik hor, baina bai aipamena eta hori hipertestuaren munduan atentzio gehiago esan nahi du.

Baina (nik beti daukat bainaren bat :-), zer du horrek txarrik? Blogen munduan esteken trukaketa oso gauza arrunta da. Blog-roll delakoak horretarako dira. Bide horretatik ekimen bereziak ere egon dira: http://gmpg.org/xfn/

Garik estekarik jarri nahi ez badu, ederto, inork ez dio esango bere blogean zer egin behar duen. Norbaitek esan duen bezala, Gari Zabalduko erabiltzaile bizienetakoa da. Orduan zergatik hain erreakzio txarra jasotako bi e-mailengatik?

Esan beharra dago, "komunitatea" azpidomeinuan agertzeko baldintza bezala esteka hori jarri behar izatea, esteka jarri nahi ez dutenak baztertuta sentitu arazi ditzakeela. Argi dago Gariren kasua hori izan dela. Baliteke horrela pentsatzen duen beste inor egotea.

Horrelako egoera baten aurrean, komunitateko partaide bezala, eztabaida bat hastea egokiena ikusten dut nik. Gauzak argi esanez eta baldintza hori mantendu edo kendu behar den denon artean erabakitzeko asmoarekin. Izan ere, Zabaldu proiektu irekia da eta bai Garik, bai nik bai edozeinek, wikian idatzi dezake, e-mail bidez antolatu daiteke, eta abar.

Niri, estekaren baldintza egokia iruditzen zait, logikoa, baina aurretik eztabaidatua izan balitz (posta elektroniko bitartez, inkesta baten bitartez) erosoago egongo nintzateke. Baina erabakiarekin ados egon ez izatekotan, eztabaida zintzoki agertu beharko litzatekeela uste dut. Eta norbaiten blogean gaia zeharka ateraz kexatzen aurkitzea, komunitateari onik egiten ez diola uste dut. Erreakzioa ulertzen dut, nik ere "pronto" horietakoak izaten bait ditut, baina komunitateko norbaiti esker beste norbait publikoki komunitateagatik txarto hitzegiten ari direla jakitea ere ez dut oso konstruktiboa ikusten. Horregatik, egoera horren aurrean izan diren erreakzioak ere logikoak ikusten ditut.

Beraz, zer egingo dugu? Nire ustez zabalduko blog bat sortu beharko genuke, argitaratze irekiarekin eta antolaketa kontuei buruz bakarrik hitzegiteko (euskal wikipediarena bezala). Era horretan, antzeko egoera baten aurrean, komunitateak prest izango du eztabaidarako leku bat eta gauzak hobeto koordinatu eta adostu ahal izango ditugu. Hor duzue nire proposamena :-)

Gari
Gari dio:
2007/06/08 16:08

Txopi, kontua da ni sentitu nintzela erasotua eta azalpenak eman beharraz, zergatik nintzen eskirola eta zergatik ez nuen botoirik jarri behar. Hor historia bat badago atzetik, eposta pribatuan.

Eta ez dut uste Zabalduren aurkako ezer txarrik esan dudanik. Oraindik harritzen nau zergatik batzuk pentsatzen duten Zabaldu zerbaiten zentroa dela eta hara bideratu behar ditugula denok gure indarrak.

Ni lan distribuituaren aldekoa naiz. Bakoitzak bere aldetik, dakien onena ematen, baina noski, eroso sentitzen bada beste batzuekin bat egin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon