Deskonferentzia Yahoon
Gure ibilbide amerikarra bukatzeko gaur eta bihar Yahoon gaude, informazio geografikoarekin lotutako WhereCamp-ean .
Bi lagunen artean antolatu dute, Yahoo-ri astebururako ikastaro gela batzuk eskatu, babesle batzuk ere bilatu, eta listo, Internet bidez propaganda egin ondoren. Goizean, lehenengo orduan, bilera orokorra. Interesatzen zaizkigun gaiak azaleratu, ordutegi bat jarri eta aurrera! Dena modu desantolatu-koordinatuan.
Partehartzaileak, lehenengo mailakoak. Yahoo eta Google bezalako enpresetako hackerretaz aparte, handik eta hemendik etorritako beste jende interesgarri ugari. Denak ikasteko eta erakusteko prest, lotsarik gabe jeiki, denon aurrean jarri eta mila proiektu azaleratzen ari gara horrela.
Kontaktuak ere oso onak, pentsa Tagzaniaren konpetentzia diren enpresakoen lagunak ere egin gara eta informazio interesgarri piloa trukatu dugu, baita dauzkagun arazo amankomunak sakonki aztertu ere. Eta hori dena, Yahoo-ren toki zoragarri honetan!
Argazkiak biltzen ari gara hemen: Flickr - wherecamp
Bihar bukatzen da hau. Aireportua 15 minututara daukagu, sartu eta denboraren tunelean sartuta, astelehen iluntzean azalduko gara Loiun, hemen kargatutako pilekin lanera. Ideia piloa daramagu, ez dakit hegazkinean kabituko garen.
Loiura heldu eta biharamunean, irratia.com zuen hitzak entzuteko prest egongo da. Where 2.0, wherecamp eta beste, euskaldunon ahotik kontatua. Gure entzuleek ere -podcasting apala gurea- gustura entzungo dute eibartar batzuek California aldea izan dituzten i-bilerak. Zuen erantzunaren zain. 13:00 o clock.