Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Skype 2007

Skype 2007

Gari Araolaza 2007/05/30 17:18

Izango dira 4 urte Skype frogatzen ari naizela telefonoz hitz egiteko, eta orain arte nahiko esperientzia eskasak izan dira.

Baina hori azkenaldian aldatu da, eta froga modura Silicon Valley-ra etxera hitz egiteko prest etorri naiz. Etxean webcam-a jarri, azalpenak eman eta Macbook-ean ere Skype instalatu dut.

Oso emaitza ona! egunero ikusten ditut andrea, umeak eta han inguruan dabilen beste edonor. Emozionantea benetan. Kontutan izan behar da gainera gure etxean 330 Kbps-ko Euskaltelen Internet lotura dugula, eta hala ere oso ondo dabil!

Gaur berriz hitzegiten badut kargatuko dut pantaila zati bat, ikus dezazuen.

Eguneraketa: kasualitatea. Hau idatzi behar nuen hain juxtu, albiste hau atera den egunean: Skype abandona Europa continental

Hor esaten denez doako telefono zerbitzuaren erabilera oso ondo dabil, baina jendea ez dago zerbitzua ordaintzeko prest. Orain arte behintzat, normala iruditzen zait, ematen zuten zerbitzua ez bai zen oso ona (teknologiaren mugak oraindik), baina orain adibidez, prest egongo nintzateke oradintzera videokonferentziak kobratuko balituzte. Adibidez, Californiatik Euskal Herriko telefono finko batetara, 5 minutuko telefono deia 15 zentimo kobratu didate! Prezioagatik ez da izango, ez?

etiketak: geek
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/05/31 10:31

Joan den igande iluntzean, Goiena Telebistak ere Skype erabili zuen lau herritako alkategai irabazleak zuzenean elkarrizketatzeko telebistak egin zuen programa berezian. Horreterako, lau kazetari bidali zituzten ordenagailu eta webcam banarekin, Skypez hornituta. Lehen aldiz erabili zuten, eta, antza denez, arrakasta handiz.

Europan arazo bat izan daiteke ordainketa sistema. Batzuetan ez dizu Visa onartzen, etab. Ondo segi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon