Txikiak gara
Txikiak gara. Hori da atzoko bidaiaz gelditu zaidan sentsazioa.
Luistxorekin etorri naiz Where 2.0 kongresura . Hauek konferentzia/conference esaten diote. Saiatuko naiz tarteka hemen zerbait kontatzen.
Atzoko bidaia Eibar, Donostia, Biarritz, Paris, Atlanta, San Jose izan zen. Ia 24 ordu guztira.
Haundia egin zitzaidan Parisko Roissy-CDG aireportua . Lehen astero ibiltzen nintzen han, baina atzo inoiz baino handiagoa iruditu zitzaidan. Haunditze lanak non nahi, hiru autobus hartu behar, jendetza pasiloetan...
Euskal Herria oso txikia iruditu zitzaidan Groenlandia airetik ikustean. Kilometroak joan eta kilometroak joan, eta beti harriz eta zuhaitz txikiez osatutako paisaia ikusten jarraitzen nuen, toki guztietan laku eta putzuz zeharkatuta.
Zer esanik ez, Canadan eta AEBn sartu ginenean. Zenbat forma borobil ikusi ote nituen, nekazariek ureztatzen sistemekin egiten dituztenak.
Eta Atlantara iristea, zuhaitzen artean ezkutatutako hainbeste etxe txiki (eta ez hain txiki), bakoitza bere autoa gordetzeko kolore argiko malda txiki horrekin.
Txikiak gara. Inork ez daki izan ba ote garen ere. Tagzania ere oso txikia da, baina guk erakutsi beharko diegu. Saiatuko gara gure zulotxotik burua jaso eta iepa egiten. Gaur Luistxoren txanda izango da
Kaixo Gari, deskripzio ederra egin duzu! bertan zurekin joateko gogoa sartzen zaio bati irakurtzerakoan.
Lasai, ez garela hain txikiak, badakitzu dena erlatiboa dela. Beraientzat txikiak izango gara, baina guretzat...
Gero arte eta ondo ibili!