Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Utikan HUbuntutrybe!

Utikan HUbuntutrybe!

Gari Araolaza 2007/05/18 14:14

Orain arte isilik egon naiz. Hasieran ez nuen askorik ulertu. Trailerra ikusi, bat eta bestea irakurri, gaia jarraitu nuen, Zabaldun botoa eman eta Sustatun ere publikatu zen, baina ez nuen gauzaren gakoa ulertzen. Agian ez nago ohituta euskal proiektu globalak ikustera. Ez dakit, nere arazoa izango da.

Gero haserretu nintzen interes jakin batetarako (txapelketa bat) erabili egin gaituztelako zerbait ulertu dugun inozoak. Aitzakia euskara eta software librea zirela esaten zen. Aitzakia bakarrik iruditu zitzaidan, baina ez nuen ezer esan, lehendik ere gehiegi kritikatzen dudala esaten didate eta.

Baina benetako gehiegikeria gaur jaso dudan mezu katea izan da. Gainera, mezu kateak egiteko modu zikin eta okerrenean, jasotzaile guztiak (150 baino gehiago) TO: edukiontzian jarrita. Eta 10 laguneri bidaltzeko eskatzen didate! Hau da hau "teknologia birala"! Eta nondik lortu dute nire helbidea?

Nahikoa da. Ez dut zuetaz gehiago jakin nahi. Mesedez, utzi Ubuntu, software librea eta euskara bakean, zuen bezalako salbatzailerik ez ditugu behar eta.

Oharra: Izenburua nahita gaizki idatzi dut, ez diet nire blogean aipamenik ere egin nahi.

etiketak: software librea
David
David dio:
2007/05/18 18:32

Ados nago zurekin Gari, Pena bat da.

Mikel
Mikel dio:
2007/05/20 18:17

Amen.

Gaur8-n ikusi det zure artikuluaren berri, eta zurekin guztiz bat natorrela esan nahi dut.

Nik beraien mezua jaso eta 2 minutura idatzi nien kexatzen denei To edo 'Nori'-n jartzea kaltegarria zela esanez. Erantzuna ia okerragoa, BCC-n jarri beharrean, CCn denak... beraz, emaitza bera: denon helbideak ikusgarri.

Eta beno, Ubuntu sustatzea ongi dago, Euskara sustatzea ongi dago, eta Software Librea sustatzea ere (naiz ubuntuk azken honekin arazotxo batzuk izan baina tira [7.10an banaketa berezi bat atera behar dute software libreaz soilik, beraz, beeeste banaketa bat gehiago]). Baina hau ez da INONDIK ere Ubunturen gauza. Software librearen inguruan euskaldunok aspalditik gabiltza lanean.

Aspalditik erabili dezakegu Ubuntu bezelako banaketa bat euskaraz, lehenagotik beste banaketa batzuetan ere bazeuden mahigain eta programak itzuliak daudelako (GNOME, KDE, OOo...). Eta egia esan, Ubuntuk bere Rosetta sistemarekin euskarari kalte bakarrik egiten diola pentsatzen det gainera...

Beraz, Ubunturi ubunturena, eta besteei tokatzen zaiena.

txerren
txerren dio:
2007/05/19 13:19

Hori da ideia-birusen arriskua, behin abiatuta... ^^

Nire aldetik, hankasartzea bera ere elementu marketinianoa ez ote den susmatzen ari naiz (finean hemen nabil, teknosexua blogean erantzuten, asunto guzti hau dela eta). Euskal blogosfera aktibatzeko beste plan makiabeliko bat (autosuntsitze mekanismo eta guzti, kar kar)?

TXantxetan nabil. HAnkasartzeagatik barkamena eskatu dute, eta tontokeria handiagoengatik abiatu eta jarraitu izan dira kateak.

Nire aldetik babesa besterik ez dute merezi Ubuntutribari hauek, tresna beldurgarriak erabiltzen ikasten hartutako arriskuagatik. Denok ikasi dezakegu (eta ikasiko dugu) asko esperientzia honetatik.

Jabi
Jabi dio:
2007/05/18 20:40

Joe Gari: Gauza bera pentsatu eta antzera idatzi dut ustatura bidalitako erantzunean. Duela ordu erdi izan da hori eta oraintxe esan didate zeuk ere kontu berberaz idatzi duzula.

Mezua jaso dudanean ez nekien zer egin: horiek helbide guztiak hartu eta erantzuna bidaltzea (hori bai, helbide guztiak ostenduta), mesedez katerik ez abiatzeko eskatuz, ala Sustatun kexa agertzea. Azkena egin dut.

Pena bat da, Ubunturen aldeko ekimen interesgarria zelako baina... tranpa egin dute lehiaketa irabaztearren. Kateak ez dira batere bateragarriak Ubunturen filosofiarekin.

Orain gutxienez espero dut berehala beste mezu bat bidaliko digutela, katea mesedez ez abiatzeko eskatuz. Hala ere, beranduegi ez ote den izango beldur naiz, asmo oneko internauta euskaldun ezjakinen (zentzu peioratiborik gabe) katea martxan egongo dela honez gero...

NI NEU
NI NEU dio:
2007/05/18 20:04

jo, ba ez dakit konturatzen zareten, baina manifestuan esaten dutena ere egia da, EUSKARA hitza sekula entzun ez duten belarrietara iritxi da... Eta azkenean "folosofia" bat sortzea lortu dute. Dirudienez konturatu dira posible zela jendea moskeatzea eta egungo asmoa proiektua aurrera eramatea omen da, zergatik ez eman konfiantza boto bat? Beste boto bat? Guk danok altsa dugu hau, mugimendu hau. Zuen konfiantza gurearekin bat egingo duelakoan, agurrak, Ni neu.

ubuntutribe
ubuntutribe dio:
2007/05/18 18:56

Tira. Ez zen gure asmoa zuen haserrea eragitea. Ezta gutxiago ere. Lehenago esan dizuegun bezala, barka minduak sentitu bazarete.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon