Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Zorionak IKTeroei

Zorionak IKTeroei

Gari Araolaza 2007/01/26 17:51

Poz handia hartu dut jakitean IKTeroak izan direla Sareko Argiaren aurtengo irabazleak . Merezi dute benetan, zenbat dedikazio eta ardura, eta zenbat aldiz asmatu duten gauzak ongi egiten. Izan ere beste askok ez dugu lortzen beraiek lortzen duten dibulgazio helburua betetzea.

Sustatun irakurri dudan moduan, jende gutxi harrituko du albisteak

Zorionak eta jarraitu aurrera!

etiketak: sarea
jolaus
jolaus dio:
2007/01/27 13:22

Proiektuak abian jartzean beti sortzen dira kezkak eta zalantzak; "zernolako harrera izango ote du gure ekimenak?" galdetzen diozu behin eta berriro zure buruari.

Horrelakoen aurrean garrantzitsua izaten da ingurukoen animoak jasotzea; bizkarrean kolpetxo batzuk nahikoak izaten dira hasierako kezka horiek zeharo desagertzeko.

Hori da zuengandik jaso genuena hasiera hasieratik. Eneko, Luistxo eta zure iruzkinek hasierako lotsa eta bildur haiek gainetik kentzeko primerako sendagaiak izan ziren. Eskerrak eman nahi dizkizuet horregatik eta, ia bi urte hauek igaro ondoren, oraindik hainbeste estimatzen ditudan goiko hitz goxo horiek eskaintzeagatik. Zuekin zorretan gaude.

sei
sei dio:
2007/01/27 15:53

Aupa, Gari! Magic eta Jolausen hitzak nireak ere badira... Mila esker guztiagatik eta besarkada handi bat.

Magic
Magic dio:
2007/01/26 21:29

Mila esker Gari!!!

Zuregandik gisa honetako hitzak entzuteak ez dakizu zein nolako poza sentiarazten didan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon