Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Gari Araolaza 2006/12/19 23:59

Denbora aurrera doa eta laster erabaki beharko dugu: Euskaltel ala Orange?

Baina, norbaitek ulertzen du zer gertatzen den? Hona hemen bi aukerak:

Euskaltel:

  • Telefono berri bat oparitzen dute (Puntuen eta 18 hilabetez beraiekin gelditzearen truke)
  • Sei hilabetez, %5-eko (ehuneko bosteko) beherapena fakturan.

Orange:

  • Telefono berri bat oparitzen dute (Ez dakit zenbat hilabetez beraiekin gelditzearen truke)
  • Beraiekin kontratua dugun denbora guztirako %50-eko (ehuneko berrogeitahamarreko) beherapena fakturan.

Non dago tranpa? Nork du zalantzaren bat? Nik bai behintzat.

Ez dut ulertzen, hain gauza ebidenteekin beti pentsatzen dut kondizio ezkutuak daudela nonbaiten. Norbaitek badu argirik?

etiketak: euskaltel
Unai
Unai dio:
2006/12/26 16:44

Ainhoa mesedez...

%50eko deskontua!!!!!!! Ze arraio aztertu behar da? Ze axola du enpresa Bizkaian egoteak?

Ainhoa
Ainhoa dio:
2006/12/26 15:26

Nire kasuan oraindik ez dakit zer egin. Aukera guztiak aztertzen ari naiz. Nire izenean kontratuko mobil bat eta aurrez ordaintzeko bi mobil dauzkat(ez ditut denak nik erabiltzen e?). Euskaltelek ez dit deitu, ez dit bere sustapenaren berri eman (%5eko deskontuarena) eta ez dit mobilik oparituko.

Orangek bi mezu bidali dizkit, mobil berria eskeiniz eta fakturan %50 deskontua aplikatuz. Aurrez ordaintzeko mobiletan, kargatzen dudanaren bikoitza kargatzen du...

Nire ustez bietatik Orange izan dela merezimendu gehienak egin dituena... baina koberturaren arazo a dago... (orain arte ez dut aparteko arazorik izan, baina egia da kobertura eskasa duela, baina orain arte ez banaiz horregatik aldatu, zergatik orain?)

Zalantzan nago oraindik... eta denbora aurrera doa... Dena den, behin aukeratzen hasita beste konpainiak ere aztertzen ari naiz... Vodafonek adibidez mobil berria eta aste santurarte Vodafone mobiletara deiak dohainik eskeintzen dizkit... ez dago batere gaizki!

Ta Euskaltel hemengo enpresa izateak orain arteko erabakietan izan du bai eragina, baina zerbitzuari ere begiratu behar zaio... Nik etxean dena euskaltel daukat, telefonoa, tb digitala, interneteko banda zabala... ta pentsatzen hasita... Euskaltel-ek ni euskalduna izanik ez badit besteek baino zerbitzu hobea eskeintzen... zergatik hautatu behar dut nik Euskaltel "euskalduna" izateagatik soilik?

Ainhoa

Gaztelugatxe
Gaztelugatxe dio:
2006/12/23 18:16

Nire inguruan, beti kejatu gara zein kobertura kaka duen Euskaltelek (etxe barruetan, etabar). Orduan, ez naiz ba Orangera pasatuko kobertura berdina edukitzeko, ez?

Unai
Unai dio:
2006/12/23 14:33

Jendea babua izango da, izan ere gehienak Euskalfulekin geratzen ari....

Ez dut ulertzen, izenak "euskal" aurrizkia daukalako?

Jabi
Jabi dio:
2006/12/30 12:44

Ainhoak bezala nik ere Orangerena kontratatu nuen atzo, 470 telefonoaren bidez. 18 hilabeteko konpromisoaren truke zera eskaintzen zidan Orangek: Euskaltelen kontratu mota berberak dira (Nire kasuan "Mis horas" izenekoa, Euskaltelekin nuen bezala). baina gero telefono deiengatik (hasierako 12 zentimoak kenduta) kobratutakoaren erdia deskontatuko didate fakturatik. Gainera, Orangek 3G telefono bat oparituko dit (Nokia 6280, 6125 edo Sony Ericsson K600i ari dira oparitzen, besteak beste).

Aitzitik, Euskaltelek 18 hilabeteko konpromisoa sinatzearen truke deskonturik ez eta telefonorik ez, ez du ezer eskaintzen. Atxekimendua bai eta "basko" karneta-edo eskaintzen didate publizitatean.

Euskaltel publizitatean ari da ahalegina egiten, Orange, berriz, eskaintzetan. Hautua da: eskaintzaz gozatu eta poltsikoa zaindu ala "basko" geratu eta tonto aurpegiarekin, "bertokoek" poltsikoa husten diguten bitartean...

Ainhoa
Ainhoa dio:
2006/12/29 18:13

Orange denda batean egon naiz... eta tarifena galdetu dut. Orain arteko tarifa berak mantentzen dizkidate eta %50eko beherapenarekin. Aurrez ordaindu beharreko mobiletan ere oraingo tarifa bera eta kargatzen dudan bakoitzean bikoitza kargatzen didate....

Aztertu dugu, pentsatu dugu (nahiz eta Unaik dioen moduan aztertzeko gauza askorik ez egon) ta ni eta nire ingurukoak Orangerekin gelditzen gara! 18 hilabete barru, pozik ez bagaude beste batera aldatuko gara... eta listo!

Ainhoa

tolon
tolon dio:
2006/12/28 11:07

Agertzen hasi diren deskontuen aurrean, telefono gaietan dabilen komertzial batek zera esan zidan: argi ibili deskontuekin. %50eko deskontua ? Bai, baina tarifak berdinak al dira ?

Nik ez ditut begiratu, eta ez dakit horrela den ala ez, baina agian deskontuarekin irabazten duzuna, tarifa altuagoak ordaintzen bueltatzen diezu.

Nire aholkuak:

  1. - Gauzak lasai egin, presarik gabe, kalkulua ondo eginez.
  2. - Konparatu ondo bakoitzak ematen dizun tarifak.
  3. - Deskontuak aplikatu, eta erabaki.
Jabi
Jabi dio:
2006/12/27 16:15

Euskaltelen geratu? 18 hilabeterako konpromisoa sinatzeagatik ez didate inolako telefonorik eskaintzen... Soilik 20 euroko deskontutxo bat. Gainera, orain beste arazo bat daukate portabilitateen asuntuarekin... http://www.movilonia.com/noticias/ficha.php?id=613 ...Orangek ez baititu onartzen. Nigatik bien artekoa baretzen denean eta Euskaltelek eskaintza hobeak ateratzen dituenean (ventana edo linea finkoa eurekin ipini nahi ez dugunoi edo zertan ipini ez dugunoi ere), ikusiko dugu 18 hilabete barru. Euren esku dago, ez nirean. Aukeran Euskaltelekin geratzea nahiago nuen baina eskaintzarik txarrena egiten didana da, publizitatea gorabehera... Nik ABANTAILAK eta ESKAINTZA ONAK nahi ditut. Euskaltelek "nire fideltasuna saritzeko" ez dit mugikor ziztrin bat oparituko? Doazela...

Luistxo
Luistxo dio:
2006/12/20 11:33

Ba ei dago Euskaltelen aukeretan desberdintasun bat telefono zenbakia gorde ala ez, ezta? Badakizu zehazki?

Samu
Samu dio:
2006/12/20 12:49

Nire kasuan, Orangera pasatu nahiz. Beherapen polita, bai, baina garrantzitsuena da nire lagun gehienak Amenakoak ziren eta horain Orangen daudela...

Oraindik behintzat ez dut aurkitu kondizio ezkutuak...

Gari
Gari dio:
2006/12/20 20:11

Luistxok:

Ba ei dago Euskaltelen aukeretan desberdintasun bat telefono zenbakia gorde ala ez, ezta? Badakizu zehazki?

Telefono zenbakia mantendu nahi baduzu, %5-eko beherapena 6 hilabetez. Telefono zenbakia aldatzeko prest bazaude, urtebetez.

Alderatu hori Orange-ren bizi guztirako %50-arekin!

Aupa Samu! :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon