Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

Gari Araolaza 2006/11/15 12:03

Aurrekoan esan nizuen, ez naizela inozoa. Duela 15 urte hasi nintzen Gasteizen bizi zen neska batekin eta geroztik milaka buelta egin ditut hara, bera edo orain familia politikoa bisitatzera.

Gasteiz asko aldatu da tarte honetan, eta ni bezalako aditu batentzat ere zaila izaten da askotan N-240 autobidea (Legutiora doana) hartzera iristea, biribilguneetan nahastuta. Horri gehitu, ibilbide kafkianoak pentsatu dituztela Gasteizko trafikoaren adituek eta seinalizazioa nahiko okerra dela, eta ni bezala, astero biribilgune batean hartuko duzue oker.

Horretarako, Tagzanian prestatu dut egin beharreko ibilbidea. Erreferentzia moduan Los Herran kalean dagoen autobus geltoki nagusia hartu dut. Ikasi ondo planoa, eta zorte on!


wayout and gasteiz tagged map - Tagzania

etiketak: e-gizartea
Unai
Unai dio:
2006/11/17 20:27

Buffff Gari, buelta polita ematen duzu autobus geltokitik Gamarrara joateko....

Azkarrena:

Herrandarren kalea beste alderuntz hartu behar duzu, Iparreruntz. Handik Ballester Apezpikuaren kalera, eta gero Portal de Botoño hartu.

Gari
Gari dio:
2006/11/18 00:58

Bai zera, hamar semaforotan gelditu, azkenean berriz ere Betoñoko garagardotegian azaltzeko. Demaseko denbora galera! Ez, bide hori ondo egon da betidanik Portal de Gamarratik itzultzeko aukera zegoenean, baina orain, berriz ere Betoñotik buelta egiteko? ezta pentsatu ere!

oier
oier dio:
2006/11/15 17:25

Arrazoia Gari! Nik ere badamaratzat urte batzuk Gasteizera joaten Unibertsitatera eta azken aldian egin dituzten aldaketak gu galdu arazteko pentsatuta bezala daude eginda. Hamaika aldiz galdu ondoren azken aldian hartua nituen erreferentzia batzuk, eta poztu naiz ikusita zu moduko aditu baten ibilbide bera dela! oier

ander
ander dio:
2006/11/15 18:13

Gasteizdik Iruñarako bidea ez da makala ere! lehen ezer ez zegoen lekuan, biztanlerik ez duten auzo fantasma batzu eraikitzen dabiltz. Zozo pare biribilguneetan makina buelta eman ditut! Tagzaniak KML formatuko fitxategia eskaintzen duen bezela, GPX formatua eskainiko balu (puntuak sartu diren ordena erabiliz adibidez), ruta GPS nabigatzailean kargatzea posible litzateke.... (por komentar)

Gari
Gari dio:
2006/11/15 19:16

Bai, laster jarriko dugu Tagzaniako puntuak GPX eta beste zenbait formatutara deskargatzeko aukera. Hortan ere lanean ari gara!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon