Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Bost urte tortillarik jan gabe

Bost urte tortillarik jan gabe

Gari Araolaza 2006/11/13 16:34

Inoiz pasatu duzue hilabete tortillarik jan gabe? Andonik ia bost urte pasatu ditu probatu gabe, bere bizitza osoa. Hasieran buruan sartu zitzaion tortillaren itxura ez zitzaiola gustatzen, eta kitto.

Tematia da eta ez dugu hainbeste denboran ezer lortu. Are gehiago, behin ikastolako jangelan tortilla jatera behartu zuten eta ia hiru ordu egin zituen tortilla zatia ahoan zuela, ikastolatik atera eta botatzeko aukera izan zuen arte.

Andoniren bigarren tortilla

Azkenik, pasa den astean, ketchup pixka batekin (ketchupzale porrokatua da) tortilla bat dekoratu eta hainbeste grazia egin zion, di-da batean tortilla jan zuela!

Argazkikoa bigarren tortilla da, Laurak dekorazioan praktika pixka bat hartuta.

etiketak: e-gizartea
ander
ander dio:
2006/11/13 19:16

Nik, azken urte hauetan, umeak jan dezan mila komeria egin eta gero, zereozer ikasi ba dut hau da: EL FORMATO IMPORTA !!!!!!! :-)

ibai
ibai dio:
2006/11/14 01:43

Hau duk hau! Jan kontuetan ere diseinatzaile beharra!

Patxi
Patxi dio:
2006/11/14 12:00

Art-tortilapatata!

Imamon
Imamon dio:
2006/11/15 22:46

Nola engainatzen duzun umea! Probatu zenuten musikarekin? Pila, pila, pila patata tortilla!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon