Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Banner ikustezinak

Banner ikustezinak

Gari Araolaza 2006/10/27 09:12

Webguneak egiten ari garenoi sarritan egiten diguten eskaera da: Aizu, portadan jarri banner edo irudi adierazgarri bat, jendea halako zerbitzura bideratzeko. (Guk kromoak deitzen diegu horiei)

Alferrik. Internetera pixka bat ohituta dagoenak ez ditu banner asko ikusten. Zerebroa horrelako publizitatera ohitu zaigu eta normalean ez diegu kasurik egiten. Hau ez da berria, hemen irakurri dezakezue Ceguera a los banners edo Loquoren kasuan gertatu zitzaiena, Best practices de un desarrollo; Loquo.com

Frogatu dugun azkena, medikuarekin hitzordua hartzeko Osanet-en zerbitzu berrian . Lantokian komentatu dugu eta han ibili gara berari begira:

Osanet-eko pantallazoa

Sinetsiko didazue esaten badizuet bi lankidek ez zekitela non klik egin behar zen medikuarekin hitzordua hartzeko? Ba, horrela da, eta oso sarri gertatzen zaigu horrelako galderak jasotzea.

Badirudi zerbitzua antolatu dutenak ere ez direla egindako soluzioarekin gustora gelditu, Klik egin eta... jarri behar izan bait dute jendeak zer egin behar zen uler zezan. Nik horrelako azalpen bat ikusten dudanean (Klik egin hemen edo ondorengo pausoak jarraitu behar dituzu) konturatzen naiz webgunea pentsatu duenak ez duela lortu sistema erraza egitea.

Izan ere, zein azalpen behar du ondoko honek?

Zure medikuarekin hitzordua egin

etiketak:
Gari
Gari dio:
2006/10/27 20:11

Eskerrik asko zuen komentarioengatik.

Gero pentsatzen, konturatu naiz beste arazo bat ere badagoela irudiekin: ez dakigula klikagarri diren ala ez.

Hau da, lotura bat ikusten badugu honelako bat adibidez , eta ongi formatatuta badago (kolore egokiez, azpimarratuta eta abar), segituan ulertzen dugu klik egitekoa dela, are gehiago, atentzioa deitzen digu.

Irudi baten kasuan ez da hori gertatzen, batetik artikuluan aipatzen dudan moduan ikustezina gertatu daitekeelako eta bestetik ikusten badugu ere, zaila delako besterik gabe ulertzea klikagarri dela, hortik klik hemen bezalako mezuen "beharra".

Josu
Josu dio:
2006/10/27 17:36

Hala izaten da, baina ez interneten bakarrik. Publizitatearen formatu guztietan, saturazio bat ematen danean, ez ditugu aitzen. Selektiboak gara eta oso zaila da esplotatutako formatu batean dagoen iragarki edo dena delakoa antzematea.

Leioako EHU kartelez josita daukagu. Unibertsitateak 2.000 kartel jarri omen ditu hil hontan eta "Pertsuazio publizitarioa" klasean esan ez balidate, konturatu ere ez.

"Egin klik hemen" modukoak, nik erabiltzen ditut batzuetan. Egia esan, ez zaizkit gustatzen eta egokiagoa iruditzen zait zure proposamena. Hala ere, ezagutzen dut nor edo nor "hemen" hori ikusten ez badu, inperatiboa dela pentsatu eta telefonoz deitzeko gai dena.

Unai
Unai dio:
2006/10/27 16:05

Kaixo Gari,

Egia esan niri ere berdina gertatu zait, sistema frogatzeko asmotan sartu naiz eta ez dut ikusi banner hori.

Zuk diozun bezala nire begiek ere horrelako iragarkiei muzin egiten die...

Ia laister aldatzen duten...

Jarraitu horrela! (zure blogaren irakurle ezkutu baten partetik)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.