Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / SMS gerlak

SMS gerlak

Gari Araolaza 2006/10/15 11:06

Urriak 14, 11:05, 1414 zenbakitik:

Orange. Le informamos que a partir de ahora su nuevo numero de Atencion al Cliente es el 1414. Para cualquier consulta no dude en llamarnos

Urriak 14, 13:07, 9003 zenbakitik:

Euskaltel informazioa. Zure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren zenbakia ez da aldatu; 1717an gaude, nahi duzun edozertarako.

Urriak 14, 13:07, 9003 zenbakitik:

Euskaltel informa. Para todo lo que quieras tu numero de Atención al Cliente sigue siendo el 1717.

Aurretik izan genuen beste gerla bat: Browser wars

etiketak: ,
Jon
Jon dio:
2006/10/15 13:58

Ni mareatzen aritu dira ere horrelako mezuekin. Eta badira aste pare bat nere mugikorrean ez duela Amena jartzen, Orange baizik. Egia esan ez nago batere gustora Euskaltelekin, eta ez nuke oso zaila jarriko eskaintza majo batengatik beste konpainia batera pasatzea, baina hau bezeroekin jolastea dela iruditzen zait.

Juan Luis Azkarate
Juan Luis Azkarate dio:
2006/10/19 12:30

SMSak bakarrik ez; dagoeneko zuzenean telefonoz deitzen hasi dira; atzo arratsaldean deitu zidaten niri Euskalteletik. Une horretan telefonoa itxungita nuen eta mezua itxi zidaten erantzungailuan: lasai egoteko, eta ez egiteko kasurik konpetentziatik datozen mezuei, etabar. Gero, Eibartik Arrasatera kotxean nentorrela, Radio Euskadin, Euskaltel gaia jorratzen ari ziren, abokatua eta guzti. Han ere, deialdiak Euskalteleko bezeroei, lasai egoteko, ez jausteko Orangeren probokazioetan eta tonu horretan. Estatuko afera bihurtzen ari da Euskaltelekoa. Bien bitartean, Euskalteleko bezerook zain, ia nolakoa izango den hurrengo eskaintza eta inolako presa barik erabaki bat edo bestea hartzeko. Munduko telefono erabiltzaile desiratuenak gara une honetan.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/10/15 14:19

gaur igandea da, dagoeneko 9 egun telebistarik gabe

matxuratu zitzaigunean euskaltelera deitu, 1717ra hain zuzen, eta teknikoei abisatuko zietela

joan den astean beste bi bider hots egin behar, eta ezer ez

agian lan ahalmen guztia mugikorren arazoa konpontzera bideratuko zuten

orain bestalde Mayo barik, urik gabeko erreka edo hostorik gabeko zuhaitz gelditu da

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.