Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Segway erabiliz Iratin

Segway erabiliz Iratin

Gari Araolaza 2006/10/08 08:23

Postdata da ETBko programa onenetakoa. Joxe Mari Gabiria, Elixabete Garmendia, Nerea Iriarte eta Unai Loidiri zorionak, ETBko azken mohikanoak bezala ikusten ditut, eta ez naiz bakarra

Ostiralean erreportai oso teknosexuala eman zuten: Irati magikoa Segway-an . Inbidia demasa piztu zitzaidan Microsiervoen Visita a Barcelona en Segway irakurri nuenean, eta pentsatu nuen egunen batean ere egingo nuela.

Segway Irati

Orain Iratin ikusi dut hori egiteko aukera. Badakit Patxi ere honelakoen fan handia dela. Ze ondo pasatuko nuke berarekin batera joango banintz! Seme-alaba gazteegiak ditut nik. Agian nere aitaginarrebarekin joango naiz. Mendizale sutsua da hura, baina dena autoz egitea gustatzen zaio. Piriniotako mendi eta bortu guztiak ezagutzen ditu errepidetik!

etiketak: geek
Na8
Na8 dio:
2006/10/08 12:36

No entiendo ná de ná

Gari
Gari dio:
2006/10/08 22:08

Pues sí que es una pena que no lo entiendas. Gracias por intentarlo, en cualquier caso! :-)

Na8
Na8 dio:
2006/10/08 12:38

...Y es una pena, porque la cabecera del blog, el concepto que intuyo en teknosexua, y el temita Segway (del que soy usuario) es muy interesante.

Unai
Unai dio:
2006/10/11 13:10

Kaixo!

Bai plan interesgarria! Geek xamarrak garenontzat hortzak luze-luze jartzen zaizkigu! Ia negua iritsi aurretik egiten dudan plan hau!

Jarraitu honela!

Patxi
Patxi dio:
2006/10/09 02:34

Hau da hau, Gari. Ba nik ere ikusi nuen pusketa bat, eta zurekin gogoratu nintzen. Gari egongo al da begira!

Ikusi nuenean, alde batera sekulako inbidia nik ere. Beste alde batera, izutu egin nintzen. Ai dios, tramankulu hau zabaltzen bada, mendiak segwayez saturatuko dira! Gizakion alperkeriak babestu ditu orain arte mendiak. Segwaya merketuko balitz, ai ene!

Ezkortasunean gehiegi murgildu gabe, nola ez ba probatu, eta ze parajetan gainera! Momentuz ezinezkoa zait, osasun arazotxo bat dala ta, baina hemendik denbora batera, bai horixe!

Apuntatuta, agendan!

Gari
Gari dio:
2006/10/18 17:41

Bai ba, dudarik gabe Inaxio, baina batak bestea ez du kentzen.

Santiago bidea oinez egitea ederra da, baina nik gustora egingo nuke hemendik harako bidea moto handi batean, edo baita hegazkin txiki batean ere, zerutik dena ikusteko moduan. Bestalde, badira Iratin bizikletan dabiltzanak, eta horiek ere gustora ibiltzen dira, ez?

Naturgunea errespetatu eta babesteaz ari bagara aldiz, eskalaren alde batean jar genitzazke adibidez 4x4a hartuta edonora sartzen direnak eta beste aldean ingurunea errespetatzeagatik bakarrik etxean gelditzen direnak, oinez ibiltzea ere naturarenganako inbasioa delakoan. Nik Segway erabiltzaileak hor tartean jarriko nituzke, mendiko bizikletan dabiltzanen eta parapentisten artean.

inaxio
inaxio dio:
2006/10/18 17:17

aupa gari.

oso "teknosexuala" izango da beharbada, baina iratin ibiltzeko bi hankeko teknologia baino hoberik eztago. ;-)

ondo IBILI!

Gari
Gari dio:
2006/10/19 11:22

Aupa Inaxio, eskerrik asko erantzuna emateko denbora hartzeagatik!

Esandako gauza gehienekin ados nago, baina bizikleta eta Segwaya nahiko antzerako mailan daudela iruditzen zait naturaren aldetik. Ez dut uste egiten den esfortzuak (kirola den ala ez) naturarenganako begirunea definitzeko balio duenik.

Baina horretan agian ez gara ados jarriko. Eskerrik asko dena dela!

inaxio
inaxio dio:
2006/10/18 21:19

nik uste badagoela ordea 4x4an dabilena eta oinez dabilenaren arteko abaniko zabal hortan koska bat baino gehiago.

"onargarria", "jasangarria" edo "eusgarria" dena zein puntutan gainditzen den aztertzea izango litzateke egokiena. hori neurtzen zail da eta bakoitzak bere iritzia izango du. ikusten da gainera leku batean onargarri eta kalterik gabea dena, beste batean nabarmen "jasaezina" izan daitekeela, ingurune bakoitzak bere interesa eta bere "hondaberatasuna" dauka.

niretzat, koska horietako bat beharrarena da, eta onargarria iruditzen zait, esaterako, artzainek lanroberra edo quad bat erabiltzea euren lanetarako, edota basogintzan jardun behar dutenek egurra bizkarka atera behar ez izatea. horrek ez du esan nahi, jakina, artzainek edozer egiteko libre direnik; ez nik uste arrazoia ulertzen dela.

beste koska bat kirolariena izan daiteke: onargarria iruditzen zait kirola egiteko mendian barrena ibiltzearena. hor sartuko nituzke ibiltariak, parapentezaleak, eskaltzaileak eta BTT zaleak esaterako. hauek guztiak muga garbi batekin jarduten dira: euren ahalmen fisikoaz baliatzen dira eta horrek berak jartzen die ingurunean eragin dezaketen kaltearen muga. eta kalte hori nabarmena izan daiteke halere. leku bat baino gehiagotan ikusi dut bidea belaunaren pareraino sakonduta ibiliaren ibiliaz. kalte "onargarria" ez ezik, "komenigarria" ere iruditzen zait hau, izan ere babestu beharreko hori zer den ezagutu ezean, ez du jendeak ikasiko zergatik den babestu beharrekoa.

orain, ez zait horren onargarria iruditzen halako ingurune berezi bat, iratikoa izan daitekeena bezalakoa, quad-ean edo motorrean ibiltzeko eskenatoki bezala erabiltzea. hauek sortzen duten kaltea begibistakoa da eta askotan konpontzen zaila.

zein multzotan sartu behar da segwaya? ez du eragiten antza denez haiek bezalako kalterik, baina azken hauen multzo berean jarriko nuke nik. ez dut beharrezko ikusten ingurunea ezagutzeko eta ez da kirola ere. ez dut sekula erabili eta badut nik ere jakinmin pixka bat, baina ez nuke erabiliko iratin zehar ibiltzeko eta, besterik jakin gabe, ez zait harako aproposa iruditzen. besterik gabe.

barka luzatzeagatik, baina oporretan nago eta denbora pasa nenbilen :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon