Tim O'Reilly Gasteizen GAUR
Pasa diren bi asteetakoa Euskal Herria 2.0 izan zen moduan (han kale egin nuen, ezin denera), aste honetan gaurko hitzaldia da tinglado honetan gabiltzanok jarraitu beharrekoa.
Oraingoan bai, han izango naiz, Tim O'Reilly entzuten . Proposamena: saioaren irteeran han gauden euskal teknosexologoak elkar agurtu eta jokaldia komentatzeko elkartzen bagara? Nik ere denbora gehiegi ez dut, baina gustora agurtuko nituzke e-lagunak.
Aitor eta ni ere bertan izango gara. Ziur euskaldun dezente elkartuko garela bertan. Gero arte!