Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (3)

Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (3)

Gari Araolaza 2006/09/23 00:41

Aspertuko zaituztet, baina bukatu beharra daukat:

Mugikorren estaldura: zenbat eta okerrago, irabazi gehiago

Euskaltelen webgunera joan, eta estaldura noraino iristen den jakin nahiz gero, Amenaren webgunera bideratzen zaituzte. Amenaren webgunean badago "estaldura mapa" izeneko sail bat. Han sartu eta gutxi gora behera hau irakurri nuen: estaldura %100-koa denez, jadanik ez dugu maparik. %100 ! kar-kar!

Udan Mutrikuko kanpin batean egon gara. Han badago estaldura apur bat, mugikorrak puntutxo bat markatzen du. Oraintxe etorri zaigu faktura, eta konturatu naiz zenbat aldiz eten zaigun konexioa. Deitu norbaiti, hark erantzun, hiru segunduz ez dut ezer entzuten, eskegi, eta berriz deitu. Horixe dio gure fakturak, bost eta sei aldiz gainera.

Emaitza? 0,33 Euroko 6 dei 3 minutuko tarte batean. Absurdua. Inozoa ni ere. Pentsatzen nuen hain estaldura eskasa egonda fakturatzera ere ez zela iritsiko. Bai zera.

Esperantza askorik gabe deitu nuen Euskaltelera, gutxienez nire kabreoaren konstantzia uztera. Sutan jarri nintzen:

  • Begira, erreklamazioa jarri nahi nuke. Izan ere, hainbeste dei "interruptus" ditut nire fakturan... Norbaitek emango dio bistazo bat nire fakturari deskontu bat egiteko, ez? Gainera zuen errua da, estaldura txarra bait dago kanpin hartan. Faktura ikusi besterik ez dago.

Teleoperadorearen erantzuna segundurik itxoin gabe:

  • Estaldura txarragatik ez dira fakturak zuzentzen. Zure erreklamazioa idatzi dut, baina oraintxe bertan ixten dut ere. Ez duzu beraz gure aldetik beste notifikaziorik jasoko.

Horixe da ona: zenbat eta estaldura okerragoa, Euskaltelek gehiago fakturatzen du, eta inor ez da zure fakturari bistazo bat emateaz arduratzen, inolaz ere!

Ez da kopuruagatik, baina demagun nire faktura 1000 Eurokoa dela eta 1000 Euro horietatik 800 Euro direla hitzik esan ahal izan gabe fakturatu direnak. Berdin zaie. Orduan ere, ez du inork gainbegiratuko zure faktura. Hau da bezero bati ematen zaion tratu txar eta begirune falta.

etiketak:
Josu
Josu dio:
2006/10/02 00:37

Gari, badakizu zer erantzungo zetsuen marketing-eko arduradunek??

EZ DA LOGIKOA.

jaja

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.