Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Loreak mendian: pauso bat atzera

Loreak mendian: pauso bat atzera

Gari Araolaza 2006/04/24 11:45

Loreak Mendian-eko lagunek webgune berria sortu eta pauso bat egin dute atzera. Lehen sar ninteken, orain ez, ezin dut ezertxo ere ikusi. Ez dakit zein Flash bertsio dudan eta ez dakit zein behar den, eta ez zait axola. Dakidan bakarra da webgunea berritu dutela eta orain ezin dudala sartu. Hemendik hilabete batzuetara Flasha eguneratzen badut, sartuko naiz beraien webgunera (ordurako akordatzen banaiz).

Ez zaizkit horrelako obligazioak gustatzen. Noiz ikasiko dugu gauza hauekin?

etiketak: webgintza, geek
Gari
Gari dio:
2006/04/24 14:43

Eskerrik asko Patxi, baina nahita izan da loturarik ez jartzearena. Ez dute merezi. Webgune txukun bat dutenean jarriko diet.

ptx | irratia.com
ptx | irratia.com dio:
2006/04/24 13:57

Gari, loturarik ez duzu jarri ba! Ondo egoten da, horrelakoetan lotura jarri eta guk klik egin dezagun.

Hipertestuaren garaian bizi gara, gero etorriko da web 2.0; baina ez dezagun Interneten oinarria bertan behera utzi.

Gero sartuko naiz...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon