Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Blogak 2.0: kanpotik begira

Blogak 2.0: kanpotik begira

Gari Araolaza 2006/04/07 10:55

Disclaimer: Han egon gabe jarraitu nuen ebentua.

Atera ditudan zenbait ondorio:

  • Geek-ek, geek-en bilera bat behar dugu lotsarik gabe portatila atera eta WiFiz lotuta jarduteko.
  • Ez dut uste hizlari gehiegi zirenik, baina denborek motzak eta diktatorialki neurtuta izan beharko lukete. Denok irabazle eta txaparik ez.
  • Backchannela oso ona. Agian momentu askotan txorrada asko esan ziren, baina serio hartuz gero demaseko tresna da. Hizlari bat ondo ez dabilenean komentatzeko asko balio lezake.
  • Teknosexualen bilera bat da. Susmoa dut Web 1.0-ko jendea falta zela iruditzen zait argazkietan.
  • Euskara: hitzaldiak hizkuntza desberdinetan badaude, interpreteak behar. Bestela alferrik. Kanpotik etorritako jendeak zer jakin zuen atzo Zabaldu.com edo gure blogosferaren inguruan? Orduan, interpreteak ala lingua franca bat aukeratu. Ni ingelesaren alde. Horrela kanpoan oihartzun gehiago.

Zorionak antolatzaileei!

etiketak: blogak, geek
tolon
tolon dio:
2006/04/08 03:18

Nire ustez euskera erabitzearena oso ondo egon zen. Gaztelania edo ingelesa erabiltzen badegu, euskera zergatik ez ?

Bestalde, dena ingelesez izan balitz, ...., denok ez daukagu erreztasun berdina ingelesa ulertzeko. Nik ingelesez egindako aurkezpenean informazio asko galdu nuen.

Zuk diozuna ere egia da, kanpotik etorri zirenak euskerazko aurkezpenetan ez zuen ezer ulertuko. Arazo hau konpontzeko onena interpreteak. Garestiago izango da, baina atzoko moduko ebentu batek hori merezi du, batez ere alternatiba bakarra alternatiba ez denean, hau da, alternatiba bakarra gure hizkuntza baztertzea denean.

Eta bukatzeko, Backchannela. Bai tresna potentea da baina txorrada asko esateko erabili genuen, batez ere MSeko tipoari buruz edozer esateko.

ptx | irratia.com
ptx | irratia.com dio:
2006/04/07 20:46

Gure bazkalorduko hitzaldian bi lagun aritu ginen euskaraz.

Gorka Juliok bere pdf dokumentua elebitan egin zuen. Aldez aurretik esan zidan, eta euskaraz egitea adostu genuen nolabait. Ez ginen bapatean han agertu, bertsolariak bezala eta to! hemen euskal labela.

Horrez gain, txat kanalean Jabi Zabala eta biok, eta beste batzuk gero, zuzeneko itzulpena egiten aritu ginen. Gaztelaniaz eta ingelesez.

Baina Gari, argi gera dadila, antolatzaileek esan zigutela euskaraz egin genezakeela. Hortik aurrerakoaz...

Euskal blogosfera zertan den, nabaritu da irakurri ditudan post batzuetan. Gaztelaniaz idazten duen euskaldun asko egon zen atzokoan... eta hoiekin ere, lotura sendoak bultzatu behar ditugu. Auzokideak ditugu, lagunak izan daitezke... eta agian e-blogosfera animatu honetara hurbildu daitezke.

Goikoetxeta.com adibidez, oso oso ona iruditu zait. Eta gu bezala, ikastolan ikasitako geek bat da, deustuarra.

Jabi
Jabi dio:
2006/04/08 14:57

Aldez aurretik adostua eta prestatua behar zuen itzulpenak Garik dioen moduan. Ingelesera halamoduz kontzeptu batzuk pasatzearena bertan bururatu zitzaidan bat-batean eta Gorkak eta Patxik berba egin ahala bota nituen ideia batzuk. Baina ez da modua, hiruretan hastea ganorazkoa ez den bezala.

ptx | irratia.com
ptx | irratia.com dio:
2006/04/07 13:40

Ni euskaraz egin zuenetako bat izan nintzen. Izena eman eta hitzaldi proposamena luzatu nuenean, blogea... ez zidaten antolatzaileek ezelango erreparorik jarri. Beraz, beraien kontu hizkuntz gaitasunak bermatzea.

Normala behar luke, Deustuko unibertsitatean blogari euskaldun batek euskaraz egitea. Ene ustez.

Blogari eta lagunekin aritu nintzen horretaz, lehenago ere. Euskaraz prestatu nuen, euskaraz bizi naizelako. Gainera euskara eta teknologia berrien gainean jarduteko, egokia ikusten nuen.

Ingelesezko itzulpena egin genuen, zuzenean txat kanal berezi horretan.

Baina euskaldunak, gainera asko ginen, bistan zen.

Uste dut gogoeta egin behar dugula gure hizkuntz politikei buruz.

Zer diozue?

Gainontzekoan, geek ikuspegirik ez izan arren, nahiko ados. Gu geek? Eztakipa.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2006/04/07 19:36

Ados Patxi, eta gutxienez euskara badela ikusi zuen kanpotar eta bertako askok.

Kontua da aukera galdu dugula, "gu ere zerbait bagara" esateko, eta hori aurreikuspenarekin bakarrik konpontzeko modua zegoen. Adibidez, txatean itzultzaile "ofizial" bat jarrita, modu erraz eta merkean egin zitekeen.

Baina horretarako aurreikuspena behar...

newton
newton dio:
2006/04/07 18:23

Nik ere ez dut gaizki ikusten Euskaraz egitea; niri ez zitzaidan horrelako gauzak inglesez egitea, nik nahiago dut atzokoa bezala denetik pixka bat ;D Euskal Blogosfera bizi bizi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon