Nola liteke 500 urte igarota ere, hain ezaguna eta gertua izatea eresia bat? Eresiak Erdi Aroan hildakoak omentzeko kantatzen ziren bertso-baladak dira, gehienetan emakumezkoek kantatuak. Ahoz ahoz eta belaunaldiz belaunaldi kantatu diren gutxi batzuk ezagutzen dira, tartean Milia Lasturkoaren eresia.
Zer ote da andra erdiaren saria?
Sagar errea eta ardao gorria.
Alabaina kontrarioa da Milia:
Azpian lur hotza, gainean harria.
(...)
Ederra bezain tragikoa da, eta zaharra bezain gaur egungoa.
Horrela kontatzen du Itxaro Bordak ere bere artikuluan, baina hain da magikoa kontatzen duen modua, hain da goxoa, tragediaren ederrari are eta tragedia eta edertasun gehiago dariola. Bertatik bertara Miliaren heriotza ikusteko modua sortzen du Itxaro Bordak. Ederra da, benetan.
Ahal baduzue behintzat, hartu tartea eta irakurri; gozatuko duzue eta.
Etxean eta kalean ikusten ditudanak sentipen gazi-gozoak sortzen dizkit nire barrenean. Badira sentipen gozoak tarteka, esaterako, zazpi urteko alabak esandako esalditxo hau, sinplea esaldia bera, baina baduena atzealdea nire ustez: —“Ama, nik Maialen Lujanbion modukoa izan nahi dut!”.
Azalpenak ematen hasita, esan beharra dago 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia bukatu zeneko gauean esan zidala hori. BECa BECteta BECrari begira, BECrtsotan. Txapelketak sortzen duen zirrara berezia telebista bidez bizi ostean botatako esaldia da hori. Egia esan behar badut, ederra izan zen momentua; ederra alabak esandakoa. "Clan telebista-kateko pertsonaiei konpetentzia egiteko gai da gure Maialen Lujanbio", pentsatu nuen nik, eta, hori, bene-benetan garaipen itzela iruditzen zait.
Baina buelta nadin harira. Momentu gozoetan, euskal munduak baduela zer eskaini uste dut, modu naturalean, dibertsioz, izatez eta izanez; transmisio bidez alegia. Hain zuzen, horretan sinisten dudalako nahi dut transmititu. Transmititu behar dugula ohartu behar dugu orain; etorkizunean, nahigabe, inertziaz transmititzeko gai izan gaitezen.
Amak eta aitak eman didatena jaso dudalako dagokidala orain niri ematea badakit, eta saiatzen naiz horretan; ilusioz gainera momentu gozoenetan.
Baina momentu gazietan ezinean ari garela ohartzen naiz. Amurizak eta Markezek egindako kantuak dioen bezala, badagoela indar bat sumatzen dut, hiltzen utzi ez gaituena orain artean, baina era berean uste dut elikatzen ez den indarra ahuldu egiten dela, eta, litekeena dela, noizbait hiltzea.
Horregatik aldarrikatu nahi dut eta protesta egin. Ozen ahal bada.
Esan nahi dut, umeei begira bizi garen mundu honetan, ez dutela umeek etorkizun euskalduna eraikitzeko giltza. Haiek etorkizuna dira bai, baina etorkizuna helduoi begira (helduon ereduak kopiatuz) eraikitzen dute umeek. Horregatik esan nahi dut ardura gurea dela, helduona, eta kito!
Badakit, eta aldarrikatu nahi dut, ez duela balio seme-alabak ikastolara eramate hutsak, gero besterik ez bada egiten eta bizitzen. Halako ekintza isolatuek ez dutela balio transmisiorik ez bada. Ezin garela euskaldun izan euskal kantak kantatuaz bakarrik. Edo euskal dantzak dantzatuaz bakarrik. Edo txakurrei eta umeei euskaraz arituaz bakarrik. Edo Korrikan parte hartuaz bakarrik. Edo manifestaldietara joanda bakarrik. Gero, euskaldun izanda ere, tabernan, ikastolako atean, kalean, txokoan… helduon artean erderaz egiten badugu. Ez du balio ez delako transmisiorik egongo, hizkuntza behar delako transmititzeko. Gure hizkuntza gurea transmititzeko.
Aldarrikatu nahi dut irakasleek badutela haien ardura, baina ez dela, askok uste duen bezala, batez ere irakasleen ardura. Kalean dago gakoa. Familian dago gakoa. Aisialdian dago gakoa. Hau da: helduongan dago gakoa eta ardura.
Esan nahi dut ezkutatzen dena ezin dela transmititu, eta gurea maitatzen, kaleratzen eta erakusten hasteko sasoia dela. Garaia gureaz gozatzeko, garaia kontziente eta kontsekuente izateko. Garaia gurearekin dibertitzeko; bai, dibertitzeko. Dibertitzen bagara transmisioa egongo delako. Goza dezagun gureaz berandu baino lehen. Kanta dezagun, gaizki bada ere. Dantza dezagun, malgu eta indartsuak izan gabe ere. Antzez dezagun, zurrunak izanda ere. Ipuinak konta ditzagun, euskara perfektua izan gabe ere. Egin dezagun jaso dugun hori, denetik apur bat, biziko bagara komunitate gisa. Izan gaitezen aktibo gure norbanakotik.
Adierazi nahi dut ez dela hizkuntza kontua soilik, baina hizkuntza kontua ere badela. Euskara tresna bat da, bizitzeko era bat transmititzeko balio duen tresna; oinarrizko ardatza, baina tresna. Maika Etxekopar kantariak ongi esana duen bezala: euskaldun ez direnek oso ongi kantatzen dute euskaraz Zuberoan. Eta nik diot: eta Eibarren. Baina ezin dira horrela kantuak ulertu; kantuak bizi. Ulermenik ezean hitzak indarra galtzen du eta ez du transmititzen; ez duelako sentitzeko balio; ez duelako ginena eta garena jakiteko balio; ezta izango garena erabakitzeko balio ere. Euskal transmisioak euskara behar du bai ala bai beraz. Baina baita gureaz gozatzea ere. Elkar elikatzen dute ezbairik gabe.
Oihukatu nahi dut arduratuta nagoela. Badakit indar bat "badela hor orain artean hiltzen utzi ez gaituena", baina ez dakit zenbat iraungo duen; eta nik gure alabek nik jasotakoa jaso dezaten nahi dut; gutxienez hori. Gero, tresna horiekin zer egin nahi duten aukera dezaten.
Hori guztiagatik transmisio aldarrikatu nahi dut!
Hezur berritan gaudenean gelditzen gara gatibu; zorionaren, arduraren, bizi-pozaren, eta, batzuetan, tristuraren esku artean preso. Nahita eta nahigabe, aldi berean.
Gogoaren zilbor-heste sendoak harrapatzen gaitu biok/hirurok/laurok. Hasieran, sendoa da biontzat lotura; gerora, berriz, sendo izaten jarraituko du amarentzat, ez horrenbeste seme edo alabarentzat, akaso. Horregatik, oreka baten bila, askatasun hori bermatu nahian, bihurtzen da zilbor-hestea ikusezin; baina hor jarraitzen du loturak, pita-haria bailitzan, ikusezin baina sendo.
Norbaitek, zerbaitek, inork pita-haria apurtzen duenean, bortxaz, derrigorrean, orduan, barrua urratzen da; eta, gerora, bihotza ez da bihotz; arnasa ez da arnas; pausoa ez da pauso. Ama batek ez luke semea edo alaba hilda ikusi beharko. Gurasoek ez dute semea edo alaba hilda ikusterik merezi. Naturaz kontra aritzen da bizitza batzuetan, eta injustua bezain gordina da.
Zorionez, ez dut halakorik bizi izan orain artean; baina ez dut uste enpatia-ariketa gogorregirik egin behar denik hala dela pentsatzeko. Ez dut halakorik bizitzerik nahi; ez diot inori halakorik desio. Gertatzen dira halakoak, ordea, eta gertatzen direlako nago haserre. Horregatik, ama-aita-guraso horiek guztiak gogoratu nahi ditut hemen, gaur: gerran, istripuan, lanean, bidean, han eta hemen umea galdu duten guraso horiek laztandu nahi ditut; eta, gaur, bereziki Carmen eta Jose Ramon, sofan galdu dutelako semea Koldo. Laztan bana.
Agur, Koldo.
Gustura egon naiz, goxo, epeletan, kanpoko hotzetik ondo babestuta. Bete egin da Portaleako areto txikia. Gutxi baina asko, nola esan.
Bertso musikatuak, 'Ez da kasualitatea' izenburupean. Esperimentua izan behar omen zena esperientzia bihurtu da. Akaso, beste plaza batzuetan izaten den bizkortasun hori ez da egon gaurkoan Eibarren. Ez dira bertso asko izan, eta saioa ere labur antzean gertatu da. Bertsoak ere normalean baino geldoago etorri dira; musikak tartea luzatzen zuen eta. Baina, zera pentsatu dut: “Lasai, Ane. Ez dago presarik”. Izan ere, presarik gabe entzuteko bertsoak ziren. Hitzaren jolasaz gain, saxoaren eta gitarraren soinuez gozatzeko tartea izan delako. Behin sosegua hartuta, benetan gozatu dut; eta hausnarrean aritu naiz gero.
Emakumeak, emakume garen aldetik, ezberdinak gara gizonengandik. Hala ere, batzuetan, zalantza izaten dut guk geuk bihurtzen ez dugun geure burua gizonezkoen eredu batzuen fotokopia, gehienetan baldar: keinu, hizkera, itxura, bizimodu, erronka… Generoaren aldea gutxitze aldera, bestearen esparruetara hurbiltzen garela uste izan dut behin baino gehiagotan; nahi eta ezin batean jokatuko bagenu bezala, beti kanpoan etxean beharrean.
Gaurkoan, aldiz, ezberdina izan da kontua. Ahotsa, pausa, etenak, esanak, sentsibilitateak… Ez dut oraindik asmatu zein zen giroan sumatzen zen aldea. Baina saioaren formatutik haratago, beste zerbaitek jantzi du aretoa. Ez dut hitzik aurkitu oraindik nahi dudan hori ongi azaltzeko. Bertso saio feminista eta femeninoa izan da, eta, asko gustatu zait. Gozatu egin dut, poliki, patxaraz. Gaurkoan, partida etxean jokatu den susmoa dut.
Ahizpak deitu dit, “zelan?”. “Zuri”, erantzutea besterik ez zait bururatu. Hor behean, Eibarren, kontua ez dela hainbesterainokoa esan dit; eta, iruditu zait zaila egiten zitzaiola sinestea deskribatzen ari nintzaiona.
Kitaniebesa pasatu zela, gutxienez, 27 ordu igaro dira (hau idazten ari naizen honetan; bidean egongo denaren esperantza badut), eta , gutxienez, 40 zentimetroko elurra dugu hemen inguruan; eta, elurra mara-mara ari du, oraindik. Mendian bizitzearen alde onak eta txarrak, agerian.
Dena dela, horrelakoetan, baserritarren eta kalekumeon arteko aldea nabarmena izaten da. Haiek prest daude edozertarako. Autonomoak izaten ikasi dute. Hemen agertu dira Josu eta Ibon, kuatro por kuatro zahar batean, inongo beldurrik gabe, ganaduari jaten eman beharra zutelako. Hala da eta kito. Ni, berriz, kitaniebesa guretik behin baino gehiagotan pasatuko denaren esperantzaz bizi ditut egunok; zeruari begira, noiz atertuko, ia errezoan egongo banintz bezala. Pala esku artean hartu eta inguruak garbitzeari ekiten diot eta kotxea hartzea burutik pasatu ere ez zait egiten (martxan jarri bai, motorra larregi ez hozteko-edo).
Maite dut elurra, ederra da oso (argazkian ikus daitekeen moduan), baina nik nahiago Usartzatik gora.
Eibarko baserrietako bizilagunek asteburu betea izan dute. Atzo, koko-marruak dantzan Arrate bailaran. Gaur, Santa Ageda eskian, Gorosta-Mandiola-Arrate bailaretako baserri batzuetan.
Orbe baserritik gora hasi dira. Ezkarei, Agarre biak, Azaldegi biak, Naiorbe biak, Sagarbitsa, Azpiri, Mandiolak, Itturrua, Nebera, Ixua, Pagola, Altza, Akondia, Krabelin, Kantabria... eta seguruenik, ahaztu ditudan beste batzuk. Guztira, 22 bat baserri; kontatu didatenez.
Dios te Salve. Ongietorri.
Jaunak zorion diela,
legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda Eguna.
Kantatzen zuten kantariek; eta Narbaiza eta Meabebasterretxea bertsolariek koplak eskaintzen zizkieten etxekoei, Baltzola anaien trikitiak lagunduta. Gisasolako Jonek poltsa pasatzen zuen eta trikitixa doinu artean hurrengo baserrira abiatzen ziren. Barre eta negar malko txikiak ere ikusi ditugu han eta hemen. Iragana orainarekin topatzen den une hori hunkigarria izaten da. Eta esanguratsua, oso esanguratsua.
Gure etxeko bi txikiek ez dute nahikoa izan Azpirin entzundakoekin eta kantatutakoekin ,eta hurrengo bi baserrietara joan gara gu ere haiekin. Datorren urtean gehiago!!!
Urte askotarako eta eskerrik asko!
Badira lagunak eta lagunak eta badira ezagunak eta ezagunak. Badira lagun batzuk baino hobeak diren ezagunak ere; lagun-ezagunak-edo. Horietako batzuek norberaren bizitzan arrasto txikiak baina garrantzitsuak uzten dituzten lagun-ezagunak izaten dira. Gainera, askotan haiek jakin gabe uzten dituzte arrastotxo horiek.
Aitak eta amak erakutsi zidaten mendiko bidea. Haiekin eman nituen lehen pausoak. Beraiekin egin nituen Euskal Herriko mendietara nire lehen ibilaldiak. Gero, nerabezaroan, nahiago izan nituen bestelako pauso eta dantzak, baina laster bueltatu nintzen mendira, berriro. Club Deportiboko mendi taldeak eman zidan horretarako aukera. Lotsak eta gogoak nahasturik hasi ginen Ibon, Mikel eta hirurok asteburuetako irteeretan parte hartzen. Hasieran hirurok beti; beti hirurok. Gero, bakarka ere joatera ausartu ginen (batak edo besteak ezin zuelako). Talde guztiak goxo hartu gintuen bere babesean.
Juan Luis ere tartean zen. Gizon altua bezain hurbila. Serioa eta ez hain serioa zegokionean. Bere bizar luzearekin, bakarra. Mendian behar den patxada hori zer den erakutsi zigun Antxonekin, Mertxekin eta Marialuikin batera. Gazteei bidea emateko beti prest. Granpoiekin eta pioletarekin egin nuen lehen jaitsialdia beraiekin egin nuen, Gredoseko mendizerran; Almanzor mendia parean genuela. Zenbat ibilaldi gozatu eta sufritu nituen haien ondoan!
Mendiaren ederra zein krudela izan daitekeen gogoratu behar izan dugu gaur, beste behin. Juan Luisen bizitzaren zutabeak zeintzuk ziren ezin nik jakin baina, bata mendia zela esango nuke.
Egunero igarotzen zen Argatxa ikastola paretik, 5.30ak aldean, igerilekurantz. Izarorentzat eta Maulentzat beti izaten zuen gordeta hitz goxoren bat motxilan. Bihar ez da pasatuko. Baina guk pasatzen ikusiko dugu. Gure aitxitxa zenak beti esaten zuen: "Jendea oroimenean gordetzen duzun bitartean ez da guztiz hiltzen". Eta Klub Deportiboko lagunek ere gogoratuko dugu Juan Luis. Eta Rodisakoek. Eta berarekin mendira joaten ginenok. Euskal Jai Egunean gogoratuko dugu. Urtarrilaren 1ean Urkok gogoratuko du. Euskal kulturgintzak gogoratuko du... Egunerokoan ere gogoratuko dugu. Gaur eta bihar.
Arrastoa lagatzen duten lagun-ezagun horietako bat zelako Juan Luis, eta horiek ez direlako guztiz joaten. Ez ditugu joaten utziko. Sekula.
Muxu bat Mertxe, goxo-goxoa. Besarkada potolo bana Ziortza eta Ehari. Agur eta Ohore Juan Luis.

Negar mordo bat egin dut Maule jaio zenetik hona. Askotan nekeagatik, beste askotan hormonen-dantza izugarriagatik eta, gehienetan, zoriontasunagatik. Zorioneko sentitzen naiz begiratzen diodan bakoitzean eta zoratu egiten naiz irribarretxoa eskaintzen digunean. Demasa da momentua.
Maule jaio aurretik banuen beldur txiki bat nire barruan. "Izango al dut maitasun nahikoa bientzat?", galdetzen nion neure buruari. "Maitasuna infinitua da" esaten zuen hark arrazoia zuela pentsatzen hasita nago. Ez dago hitzik goxotasunaren neurriez aritzeko. Goxoa da usaina, goxoa irriparrea, goxoa negarra, goxoak zaratatxoak, goxoak-edo mukiak, goxoa loa, goxoak esnatzeak, goxoak lokartzeko orduak... zortzi kilo lodituta nago goxotasunaz (hori hain goxoa ez bada ere). Ongi etorri Maule!