Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / Urteurrena

Urteurrena

Ane Sarasketa 2009/02/03 17:32
Gogoratzen dugu...

Igandean gogoratu nuen zure urteurrena. Ez dizut zorionduko, ez baita zoriontzeko urteurren bat.

Zure argazkia ikusi nuen prentsan. Polita zaude, polita zinelako.

Aspaldian, hor goikaldean aparkatzen dut kotxea; gure herri-zulo-zulatu honetan apenas egoten delako lekurik aparkatzeko; beraz, gora egin behar. Eta kurba hartzen dudan bakoitzean gogoratzen zaitut. Eta gogoratzen dut zure irribarrea eta martxa

. Eta gogoratzen dut bizitzaren gogorra. Eta injustizia datorkit burura, naturaren legeak ez dizulako zegokizun aukera eskaini. Ezta zure gurasoei ere. Ezta ahizpari ere. Ezta lagunei ere. Zaindu haiek guztiak zauden tokian zaudela.

Karnabalak datoz; dantzarako garaia. Zuretzako eta zurekin egingo dugu dantzan.

Baserriz baserri aurten ere.

Oroimenak ematen omen du betiko bizia. Oroimenak iraunarazten omen du oraina geroan. Eta zuk baduzu lekua hor; dantzan, gure oroimenean.

Muxu bat.

 

 

Malen
Malen dio:
2009/02/05 02:39

Oso politxa, Ane.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.