Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / Santa Ageda eskian

Santa Ageda eskian

Ane Sarasketa 2012/02/05 22:53
Gaur otsailak 5 ditu, Santa Ageda Eguna da. Bezperan ez, baina egunean bertan, Eibarko baserrietako neska-mutil gazteak eta ez hain gazteak elkartu dira usadio zaharrari berriro eusteko. Urteak ziren santa-eskia egiteari laga zitzaiola. Baserrietan, atean jaso ditugu, emozioz beteta.

Eibarko baserrietako bizilagunek asteburu betea izan dute. Atzo, koko-marruak dantzan Arrate bailaran. Gaur, Santa Ageda eskian, Gorosta-Mandiola-Arrate bailaretako baserri batzuetan.

santa ageda eskea 1
Mandiola Gainekoa baserrian, kopla kantari

Orbe baserritik gora hasi dira. Ezkarei, Agarre biak, Azaldegi biak, Naiorbe biak, Sagarbitsa, Azpiri, Mandiolak, Itturrua, Nebera, Ixua, Pagola, Altza, Akondia, Krabelin, Kantabria... eta seguruenik, ahaztu ditudan beste batzuk. Guztira, 22 bat baserri; kontatu didatenez.

Dios te Salve. Ongietorri.
Jaunak zorion diela,
legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda Eguna.

Kantatzen zuten kantariek; eta Narbaiza eta Meabebasterretxea bertsolariek koplak eskaintzen zizkieten etxekoei, Baltzola anaien trikitiak lagunduta. Gisasolako Jonek poltsa pasatzen zuen eta trikitixa doinu artean hurrengo baserrira abiatzen ziren. Barre eta negar malko txikiak ere ikusi ditugu han eta hemen. Iragana orainarekin topatzen den une hori hunkigarria izaten da. Eta esanguratsua, oso esanguratsua.

Gure etxeko bi txikiek ez dute nahikoa izan Azpirin entzundakoekin eta kantatutakoekin ,eta hurrengo bi baserrietara joan gara gu ere haiekin. Datorren urtean gehiago!!!

Urte askotarako eta eskerrik asko!

asier
asier dio:
2012/02/06 11:05

Jo! Zelako ondo! Pozten naiz. Malkorik ez, baina oillo-ipurdixa bai! ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.