Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / Oraingoan Itxarok ekarri du Milia

Oraingoan Itxarok ekarri du Milia

Ane Sarasketa 2015/04/17 15:10
Artikulu bat irakurtzeko gonbita egin nahi dizuet soilik. 'Argia' astekariak bere azken alean (2.456) publikatu du Itxaro Borda idazleak idatzitako artikulu eder bat: 'Milia Lasturkoaren itzala; XV. mendeko eresiaren gaurkotasuna'. Zein urruti eta zein gertu.

Nola liteke 500 urte igarota ere, hain ezaguna eta gertua izatea eresia bat? Eresiak Erdi Aroan hildakoak omentzeko kantatzen ziren bertso-baladak dira, gehienetan emakumezkoek kantatuak. Ahoz ahoz eta belaunaldiz belaunaldi kantatu diren gutxi batzuk ezagutzen dira, tartean Milia Lasturkoaren eresia.

Zer ote da andra erdiaren saria?

Sagar errea eta ardao gorria.

Alabaina kontrarioa da Milia:

Azpian lur hotza, gainean harria.

(...)

Ederra bezain tragikoa da, eta zaharra bezain gaur egungoa.

Horrela kontatzen du Itxaro Bordak ere bere artikuluan, baina hain da magikoa kontatzen duen modua, hain da goxoa, tragediaren ederrari are eta tragedia eta edertasun gehiago dariola. Bertatik bertara Miliaren heriotza ikusteko modua sortzen du Itxaro Bordak. Ederra da, benetan.

Ahal baduzue behintzat, hartu tartea eta irakurri; gozatuko duzue eta.

Milia Lasturkoaren itzala (Argia, 2015/04/05)

Ainhoa
Ainhoa dio:
2015/04/20 14:37


Eskerrik asko Ane,
oso interesgarrixa da eta behar beharrezkua gogoratu eta guregana ekartzia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.