Istorio kontalaria izan nahi dut
--Aita, istorio kontalaria izan nahi dut.
--Eta, zer kontatuko duzu bada seme?

--Istorioak eta kontuak kontatuko ditut. Egiak eta gezurrak. Kontatuko dut nola amona mantangorri batek gauero lo kantak kantatzen dizkidan loak har nazan.
--Ederra! Eta zer gehiago kontatuko duzu, seme?
--Kontatuko dut, lo kantek gidatuta amets egiten dudala. Eta amets egiten dut esnatzen naizela; eta zoriontsu ikusten zaitudala lanerako bidean; egun horretan, zure nagusiak ez zaituela zigortuko lanean; eta pozik bueltatuko zarela; eta ama muxukatuko duzula, jo beharrean, lasaitasunaren pozez.Eta, hala, ama pozik egongo dela amets egiten dut; eta horregatik ez nauela joko, berriro. Eta, horrela, nik ez dudala amona mantangorria ito nahiko.
Istorioak eta kontuak kontatuko ditut, aita.
Kaixo Josu,
Eskerrik asko zure komentarizuangaittik. Izugarria berbia, gaiñera, uste dot egokixa dala. Izutzekua baita ume hórrek bizitzen dabena.
eibar zerrendan irakurri dot emandako komentarixuen erantzunak jasotzia espero izaten dozula.
Barkatu, baiña barri samarra naiz honetan eta halakuetan ez dot jakin izaten erantzun bihar izaten doten edo ez. Hamen ba nere erantzuna ;-)
eskerrik asko
ane
Dana dala, ez dot zure emailik topau erantzunian, zerrendatik atara dot. enfin, desastre samarra naiz halakuetarako-eta.