Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / Ilun beltzean

Ilun beltzean

Ane Sarasketa 2019/11/20 09:55

Heriotzarekin aurrez aurre topo egitean, berbak falta izaten zaizkit. Halakoetan neronen barne tristura negarraz gozotzen dut nik gehienetan. Baina, aldi berean, ingurukoen mina nola apaldu asmatzeko ahalegin antzuetan aritzen naiz, ezinean. Ez da izaten berba egokirik halakoetan edo nik ez dut asmatzen egokitasunean.

Baina batzuetan kasualitateak opari txiki eta ederrak jartzen dizkigu parean. Gaur goizean, Aitor Sarasuak berak idatzitako, eta, heriotzaren urteurrena dela eta, haren familiak kantatutako bertsoen gozoaz esnatu naiz. Tristuratik zukututako edertasunak hunkituta, oroitze-ariketa egin, eta gorazarre egin nahi izan diot Aitor Sarasuari, nire txikitasunean, nire modura. Gutxi ezagututa ere, miresteko moduko pertsona horietako bat zela iruditu izan zaidalako beti. Poesiaz eta magiaz beteta dauden pertsona horietako bat.

Baina batzuetan kasualitateak opari triste, hotz eta beltzak egiten dizkigu. Eguzkiak bere bidearen erdia egin orduko, pertsona eder bat agurtu behar izan dut.  Ontasunez beteta dauden pertsona horietako bat. Barre urratua zuen lagun baten heriotzak, urratu digu bihotza. Eta haren familiaren mina nola apaldu asmatzeko hitz bila ahalegin antzuetan nenbilela, Aitorren bertsoak ekarri ditut gogora. Ez dira nireak, poeta batenak dira, eta, seguruenik politikoki zuzena ez bada ere, egileari lapurreta txiki bat egin, eta gure lagun horri eta bere familiari eskaini nahi dizkiet hemen; izan ere, dolumina sosegatzeko modurik bada, berbaotan egon litekeela sinesten dut.

Ilun-beltzean

Nork erran du ilun beltzean

bizi hau itzaltzen denean,

dena hortan bukatzen dela?

Oroimenean, bihotzaren magalean,

joan zirenek badiraute airean,

usainak bezala.

 

Etsiturik nagoenean

hutsik sentitzen naizenean

Badakit hemen dagoela

ibiltaria, joanik ere hemen da bidea

eta makila.

 

 Nik badakit gau ilunean

bizi hau itzaltzen denean,

Izar berri bat pizten dela.

 Egilea: Aitor Sarasua. https://goiena.eus/debagoiena/1574064621555-ilun-beltzean
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.