Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / goxo-goxoa

goxo-goxoa

Ane Sarasketa 2012/08/30 23:25
Alaba Izaro jaio zenean bost minutu lapurtu nizkion egunari bere etorreraren berria lau haizetara zabaltzeko. Alaba Maule ere etorri da eta hari ere zor diot lerrotxoren bat edo beste. Demasa da.

Negar mordo bat egin dut Maule jaio zenetik hona. Askotan nekeagatik, beste askotan hormonen-dantza izugarriagatik eta, gehienetan, zoriontasunagatik. Zorioneko sentitzen naiz begiratzen diodan bakoitzean eta zoratu egiten naiz irribarretxoa eskaintzen digunean. Demasa da momentua.

Maule jaio aurretik banuen beldur txiki bat nire barruan. "Izango al dut maitasun nahikoa bientzat?", galdetzen nion neure buruari. "Maitasuna infinitua da" esaten zuen hark arrazoia zuela pentsatzen hasita nago. Ez dago hitzik goxotasunaren neurriez aritzeko. Goxoa da usaina, goxoa irriparrea, goxoa negarra, goxoak zaratatxoak, goxoak-edo mukiak, goxoa loa, goxoak esnatzeak, goxoak lokartzeko orduak... zortzi kilo lodituta nago goxotasunaz (hori hain goxoa ez bada ere). Ongi etorri Maule!

etiketak: amatasuna
Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2010/10/26 20:23

Poztu naiz, berriro be berbak dantzan jartzen dittuzula ikustian. Serafin

leire
leire dio:
2010/10/26 22:27

Ondo etorri, Maule! Ia ikusten dodan zure alaba txiki hori. Eta ondo etorri, atzera be, Ane gure zibertxokora. Post politta, horraittiok, idatzi dozuna. Maittasuna infinutua da, eta umiak erakustes dekuela, uste dot. Hain dira goxuak! Bihotza lapurtzen deskue irribarre batekin! Laztan handi bat, wapa, eta segi negarrez, hormonengaittik, baiña!

Elena
Elena dio:
2010/10/27 11:42

Ane, goxo-goxoa sortzen duzun sentimendua. Maitasun nahikoaren zalantza nik ere izan nuela oso ondo gogoratzen dut,erabat absurdo bihurtzen da zalantza hori beste umea besarkatu bezain laster. Ze gutxi dakigun! Musu bat eta disfrutatu!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.