Euskal Kultura 2020
Gaur EKE - Euskal Kultur Erakundeak Baigorrin egin duen ohiko Biltzar Nagusian Gogoetan.com ekimena aurkeztu du. Euskal kulturaren alorrean, EKE-k koordinatzen duen 2020ko Euskal Herriko lurralde egitasmoa. Biharko euskal kultura eztabaidagai, beraz.
Era berean, gogoetan.com EKE.org euskal kulturaren atariaren blog plataforma da, euskal kulturaren geroa eta erronketaz gogoeta irekia egiteko, eta momentuz bi blog nagusi ditu:
- Euskal kultura 2020 Euskal kulturaren geroaz gogoetan izeneko bloga, euskaraz.
- Culture basque 2020 Réflexions sur l'avenir de la culture basque izeneko bloga, frantsesez.
Blogen azalpenetan dioen bezala: Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak eta Garapen Kontseiluak galdeturik, eta Euskal Herria 2020 lurralde egitasmoaren karierara, Euskal kultur erakundeari euskal kulturaren erronketaz gogoetatzea eta epe ertainera ekintza konkretu batzuen proposatzen galdegina zaio.
EKE-k erabaki du gogoeta hori denei irekitzea, blog baten bidez bakoitzaren parte hartzea sustatuz. Zuen ekarpenek gure gogoetak aberats ditzaten, 2006ko apirilaren 20a aitzin helaraz itzazu ! Milesker aitzinetik !
Blogek parte-hartze moderatua dago eta moderazio horren xedea, blog askotan egiten den bezala, gehiegikerien (irainak, gaiaz-kanpoko ekarpenak...) eta argitaratze hutsak saihestea da.
Dudarik gabe, blogak tresna indartsuak dira elkarren arteko hausnarketa egiteko, sare sozialak sortzeko, hezkuntzarako, enpresa barnean ezagutza kudeaketarako, ... eta nola ez, Iparraldean abian jarri den ekimen honetan bezala, euskal kulturaren geroaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
Gainera blogean dauden hausnarketa puntuak edo galderak (artikuluak) eskuratu daitezke .pdf formatoan (Adi .pdf formatoa 100 Kb)
Euskal Herria 2020
Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak Euskal Herria 2020 deitu duten lurralde proiektuak hiru anbizio estrategikoren inguruan egituratzen da :
- kostaldearen eta barnekaldearen arteko lurralde elkarrekikotasuna,
- mugazgaineko kooperazioaren garapena eta
- Euskal Herriaren garapen iraunkorra.
Oharra: EKE.org webgunean gehitu den Gogoetan.com blog plataforma CodeSyntax -ek duela gutxi kaleratu duen Bitakora blog aplikazioarekin egina dago.
Info gehiago: Gogoetan.com
Technorati Tags: EKE, Kultura, codesyntax, bitakora, blogak
Gipuzkoa Berritzen (2)
Gipuzkoa Berritzen proiektuari buruzko informazioa osatuz, gaur Berriak Gipuzkoa.net boletinean kaleratutako albistean aipatzen dira berehala abian jarriko diren ekintzak:
- Gipuzkoan Berrikuntza Sustatzeko Taldea sortzea, ekintza berritzaileak eta ekintzaileak sustatzeko, koordinatzeko, eta ebaluatzeko.
- Enpresen sorrera eta ekintza berritzaileen hazkundea bultzatzea, tresna eta bitartekari aipagarriak garatuz.
- Berrikuntza erakundeen lehiakortasunerako estrategiari eta operazio kudeaketari txertatzea.
- Indarrean dagoen Arrisku-Kapitalaren sistema indartzea, sektore publikoa nahiz pribatua egon daitezen bultzatuz.
- Zerga eta kontabilitate araudi bat aztertzea eta proposatzea, I+G+B proiektuak sustatzeko helburuarekin.
- Hainbat jarduera finantzatzea ikerketa proiektuen emaitzak industrializatzeko, patenteak eskatzeko, eta, ahal bada, nazioarte mailan merkaturatzeko.
- Berrikuntza Sarearen koordinazioa indartzea, Zientzia-Teknologia-Enpresa sistemako eragile guztiak biltzen baititu.
- Beren I+G unitatea duten Gipuzkoako enpresen artean laneko foro bat sortzea, esperientziak trukatzeko, oro har, eta produktu eta enpresa berriak sortzeko prozesuari lotuta, bereziki.
- Berrikuntza sistemako eragile guztiek berrikuntzari laguntzeko jarduerak egin ditzaten sustatzea, berrikuntza taldeen bitartez.
- Ikerlarien eta teknologoen mugikortasuna sustatzea, teknologia zentroetako eta unibertsitateetako langile espezializatuek enpresetan aldi baterako egonaldiak egin ditzaten lagunduz eta finantzatuz, (eta alderantziz) enpresentzako proiektu estrategikoak presta ditzaten.
Printzipioz, jokoa eman dezaketen ekintzak. Info gehiago Gipuzkoa Berritzen edo proiektuaren webgunean
Technorati Tags: Gipuzkoa, Berritzen, Berrikuntza
Gipuzkoa Berritzen
Atzo arratsaldean Miramon Parke Teknologikoaren aretoan aurkeztu ziren Gipuzkoa Berritzen (www.gipuzkoaberritzen.net) proiektuaren ondorioak eta laster abian ipiniko diren ekintzak eta azpiekintzak.
Jose Ramon Guridi, Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Saileko zuzendariak egin zuen aurkezpena. Gipuzkoa Berritzen ekimeneko lantaldeak bederatzi ekintza nagusi eta hainbat azpiekintza identifikatu ditu eta horiek martxan ipintzeko Sustapenerako lantaldea sortu da.
Azken finean Gipuzkoa Berritzailearen irudia eta errealitatea bultzatu nahi da. Eta duela hilebete batzuk aipatzen genuen Gipuzkoa 2020 Hausnarketa Estrategikoan definitutako Gipuzkoa Berritzailearen jokaleku edo eszenategi zabalera hurbil gaitezen, pausuak eman eta tresnak jarri nahi dira. Dena etorriko da ondo eta are gehiago ekimenak ondo koordinatuak baldin badaude.
Aurkeztutako 9 ekintza nagusiak, argazkian ikus daitekeen irudian ageri den bezala, 6 multzo hauetan sailka daitezke:
- Promover cultura de innovación y emprendizaje
- Crear espacios intermedios para la innovación
- Promover organizaciones innovadoras
- Fomentar la sinergia entre los agentes del sistema de innovación.
- Generar empresas y actividades innovadoras
- Promover imagen de territorio innovador
Ulma Packaging Gipuzkoa berritzailearen eredu
Ekimenaren Aurkezpenaren ondoren, Txomin Garciak - Ulma taldeko zuzendari nagusiak - eraginkortasun eta eragimen handiko prozesu berritzaile baten gako teorikoak eta praktikoak aurkeztu zizkigun, Ulma Packaging (www.ulmapackaging.com)enpresan berrikuntzaren erronkak azalduz. Oso interesgarria enfokea: berrikuntza pertsonengan dago, azkarra, berahala martxan ipini eta etengabekoa izan behar du, nahiz eta edozein eratako berrikuntza txikiak izan.
Info gehiago: www.gipuzkoaberritzen.net
Technorati Tags: Gipuzkoa, Berritzen, Berrikuntza
Komunikaldiak 06: Komunikazio korporatiboa XXI mendean
Komunikazio korporatiboa izan dute aztergai M.U.ko HUHEZI Fakultatean antolatutako Komunikaldiak 06 jardunaldian. Bakarrik goizean egon naiz, baina hiru hitzaldi, proposamen edo hausnarketa interesgarriak entzun ditut: Ana Urkiza, Pili Kaltzada eta Eduardo García Matilla-renak. Arratsalden jarraitu dute baina ezin izan naiz geratu.
Zorionez, dagoeneko HUHEZIko Gizakom blogean hiru hitzaldien laburpenak daude:
- Komunikazioa enpresa txiki eta ertainetan: iragana, oraina eta geroa Ana Urkiza (Deustuko Unibertsitatea).
- Komunikazio korporatiboa eta gizarte erantzukizuna Pili Kaltzada (BBK).
- Los retos comunicativos de la empresa Eduardo García Matilla (Corporación Multimedia).
Hirurak oso interesgarriak. Esandakoaren artean etorkizuneko joerak azpimarratu nahiean edo, hona nere laburpentxoa:
Ana Urkizak Komunikazioari buruzko hausnarketa sistematikoa eta interesgarria egin du. Etorkizunari begira, aro berrian hartzailea inteligenteagoa eta hurbilago dugula, bezeroa gureganatu eta integratu, eta komunikazioak gendearen bihotzean eragin behar duelaren ideia azpimarratuko nuke.
Pili Kaltzada gizarte erantzukizunari buruz aritu da. Normalean, Ekonomi eta Enpresa Fakultateetan kausa duen marketing-etik, marketing sozialetik (enpresak gobernuz kanpokoko erakundeak edo gizarte ekimenak finantziatetik) gizarte erantzunkizunari eman den bidea aztertzen da, baina Pilik bere esperientziatik abiatuz Gizarte Erantzunkizunaren neurketa eta enfoke orokorra aurkeztu digu, enpresetan sortzen duen arazoak eta ematen dituen aukerak aurkeztuz, eta komunikazio korporatiboarekin lotuz. Kalitatearekin gerta zen bezala, modetatik gain, geratzeko etorri den enfoke eta kontzeptua dela eta jorratzeko bide luzea dagoela azpimarratu du.
García Matillak anekdotaz eta adibidez ondo jantzitako aurkezpena eskeini du. VideoRating programa ikusgarria aurkeztu du. Segunduka telebista audientziak jarraitzeko eta audientzia aldaketak (zapping-ak) aztertzeko kapaza den programa. Izugarria. Komunikabideetan, telebistetan batik bat, aldaketak sakonak datozela azpimarratu du, oraindik XX mendeko ikuspegia dugun bitartean. Gaur egun edukiak dira "petroleoa". Eta teknologia berriak direla medio edukien kontrola eta ekoizpena gero eta gehiago hiritarren eskuetan daude. Hor ere aldaketa, mediak monopolistikoak izatetik egoera anitzago baterantz goaz, eta horrek enpresa eta anuntziantzeetan eragina izango du.
Askoz gauza gehiago esan dira jardunaldietan, baina zorionez ia den-dena aipatutako blogean dago.
E-learning 2.0
Amaiera modan dago, zer egingo diogu bada. Gaur egun, dena 2.0-n bukatu behar du.
Baina, izenaren inguruko gorabeherak alde batera utzita, gero eta gehiago entzuten dira Web Educativa 2.0 (Edutec. Revista Electrónica de Tecnología Educativa. Num. 20. Enero 2006) bezalako berbak.
Azken finean, honekin blogak, bitakorak, agregatzaileak, RSS, wikiak, Bloglines, Flickr, Tagzania, Writely, Wikipedia, folcsonomiak, tag, del.icio.us,... eta enparauen erabilerak hezkuntzari ekar dakion onura azpimarratu nahi da. Eremu askotan elkarlanerako eta elkar-komunikazioarako potentzialtasun eta erabilgarritasun handiko tresnak dira. Ez nik nahi beste eta, seguruenez, ez behar dugun beste, baina gure eskoletan erabiltzen hasi diren erremintak dira.
Gure artean, besteak beste IKTroen taldeak jorratzen duen bidea edo laster HUHEZIn web 2.0 ikastaroa jorratuko dutela irakurri dugu.
E-learning 2.0 kontzeptua Educalibre proiektuko e-Learning 2.0: Prospectiva del aprendizaje electrónico artikuluan ikusi dut gaur eta honaino ekartzen ditudan ingelesezko erreferentzia pare bat gomendatzen ditu:
- E-learning 2.0 . (Canada National Research Council, Stephen Downes) E-Learn Magazine -n.
- Web 2.0 and Education erreferentzia eta tresna asko dituen artikulua. (Graeme Daniel)
Beste erreferentzia asko daude, esate baterako 50+ RSS Ideas for Educators . Gaiak garrantzia handia hartu eta aldaketa asko ekarriko duelakoan nago.
Pixkanaka, jakina. Hezkuntza sistemak ez dira aldatzen edo gaurkoratzen bi egunetan. Piano, piano; ma non troppo, baina.
Technorati Tags: hezkuntza, elearning, prospektiba
nEwCON Zentroa
nEwCON Zentro berriaren barne aurkezpen interesgarria izan genuen ostiralean ESTEn.
Ia urte osoa darama nEwCON-en lanean momentuz Paul San Sebastian, Isabel Fernandez, Yovanni Castro, Iratxe Esnaola eta Anaïs Iglesias-ek osatzen duten taldeak. Zentro berriari forma ematen ibili dira: ideietan, ikerketetan eta bestelako proiektuetan lanean.
nEwCON zentroa Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean dago eta esan bezala Deustu Fundazioaren barnean kokatzen da.
Matteo Ricci eraikineko Areto Digitalean fakultateko irakasleei egin ziguten aurkezpen ekitaldian zentro berriaren helburuak, jarduteko esparruak, orain arte hautatutako ikerlerroak, ikerketa, transferentzia eta zabalkundeko proiektuak eta zentroaren etorkizunari buruz aritu ziren Jose María Guibert Campuseko Errektoreordea eta argazkian ageri den Paul San Sebastian.
Birtualki, hau da pantailetan eta bideo bitartez, Alfons Cornella eta Jose Luis Larrearen laguntza izan zuten.
Laburtuta, Unibertsitatea - gure kasuan ESTE Ekonomia eta enpresa fakultatea -, ikerketa eta enpresa mundua hurbiltzeko ideia interesgarria dirudi, eta dagoeneko zenbait proiektu eta iNNoVaNDiS bezalako abenturak martxan ipini dituzte.
Animoso ikusi nituen partaideak, ideiak eta proiektuak martxan ipintzeko gogo handiarekin. Animo, bada!
Argia.com, Sareko Argia berrituta
Beste argitalpen asko bezala, aitxitxa Floren hil eta urteetara, oraindik bere izenean ailegatzen zen gero Argia izango zen Zeruko Argia etxera. Zeruko Argia 1919 urtean jaio zela irakurri dut nonbaiten.
Aspalditik zegoen Argia Interneten, zerbitzuak eta edukiak eskaintzen, baina aste honetan beste urrats bat eman du IKTen erabilpenean. Atzo aurkeztu zuten Koldo Mitxelena kulturgunean Sareko Argia berria, argia.com webgunearen aurpegi berria.
Etengabeko hobekuntzan eta Interneteko proiektu esanguratsu guztietan gertatzen den bezala, zorionez, hobetzeko gauzak egongo dira, baina itxura ona dauka webak. Zorionak!
Berritasunen azalpenak eman zituzten Argiako arduradun batzuek: Eli Pombok webguneak dakarren berritasun teknikoak, RSS jarioak, bloka, ... eta edukiak; Arantza Egañak denda berria, argitalpenak, produktuak , jolasak, liburuak, makilak, ... etxetik erosteko aukerak; eta Esti Paradak, harpidedunei eskainitako abantailak azaldu zituen.
Hemen ageri dena bezalako argazki kaskar samarrak atera nituen eta beste toki batera joan behar nuenez berehala alde egin nuen.
Gaur ikusi dut Argiako jarioak atalean dagoela prospektiba bloga. Joe, eskerrik asko!
Technorati Tags: argia, Sareko_argia, prentsa, basque
Tresna berriak: gu geu musika preskribatzaile edo gomendatzaile
Gaur egun, neurri handian DJak, irratiak, TBak, aldizkariak, ... sortzen dute gogoko dugun musika. Esan genezake beraiek bideratzen dituztela gure musika erosketak. Baina gauzak aldatzen doaz, gero eta indar gehiago du bezeroak.
Etorkizunean, urruti joan gabe 2010 urterako, Gartner eta Berkman Center for Internet and Society ikerketa etxeen Consumer Taste Sharing Is Driving the Online Music Business and Democratizing Culture (adi .pdf formatoa 536 KB) azterketaren arabera, musika salmenten %25a sareko gomendio tresna baten bidez bideratuko omen da.
- Predictions: By 2010, 25 percent of online music store transactions will be driven directly from consumer-to-consumer taste-sharing applications, such as playlist publishing and ranking tools built into online music stores or external sites with links to stores.
Gomendioak bideratzen dituzten teknologiak goraka doaz, eta horretan dabiltza Choicestream (25 aldagaietan oinarritutako musika eta filmei buruzko iritziak trukatzeko sistema), SoundFlavor edo , euskaldunak tartean direla, Musicstrands harpidedunen artean bere playlists delakoak trukatzeko sistema, eta beste batzuk.
Amazon izan zen gomendioen sistema martxan ipini zuen lehenetarikoa, eta salmentako beste toki askok erabiltzen dute gaur egun.
Musika kasuan goraka egingo duelakoan daude adituek eta ikerkatan parte hartu dutenek Pandora edo LastFM erabili ondoren, orain era askotako musika entzuten dutela aitortu dute.
internetactu.net-en ikusia
Technorati Tags: musika, etorkizuna
Hiper - populazioa
Ixtapalucan , Mexico Hirian (22 miloi bizilagun baino gehiago), goiko argazkian ageri diren bezalako 10.000 etxe baino gehiago omen daude batera: hemen inguruan ikus daitezke.
Bertan bizitzea ez dakit, baina argazkia polita da. Irreala dirudi egia esan. Mexicoko argazki gehiago hemen
Future Feeder blogean ikusitako argazkia duzue, eta bldgblog blogeko erantzunetan dioten bezala munduko beste toki askotan ikus daitekeen eredua da.
Mexico-ko populazioari buruz gehiago jakiteko: Consejo Nacional de Población (www.conapo.gob.mx )
Technorati Tags: mexico, populazioa
Suedia 2020, petroleorik gabeko lurraldea
Azken boladan eztabaida eta artikulu sortak ikusi ditugu energiaren etorkizunari buruz. Eta gaiarekin luze jarraituko dugulakoan nago. Beroketa globala, erregaien bukaera, kontaminazioa, ... egun batean konponduko ez diren arazoak dira.
Aste honetan Suediako gobernuaren planak plazaratu dira hainbat komunikabideetan. Nonbait Suediako Gobernuak 2020 urterako petroleoarekiko dependentzia erabat kentzeko planifikazioa egin du.
Plan aurrerakoia da suediarra, Islandiak antzerako helburua , eta besteak beste autoek erragai fosilik gabe ibiltzea, lortzeko 2050 urtean jarrita zeukan epemuga.
Mona Sahlin , garapen iraunkorrerako ministra sozialdemokratak jakin arazi duenez, aurreikusitako aldaketa nagusiki energia berriztagarrietan oinarrituko da.
Horrela, elektrizitatea ekoizteko, azken urteetako joerei jarraituz eta munduko gobernu gehienetan bezala, erregaiek gero eta gutxiago erabiliko dira.
Gainera, autoek etanol edo beste biofuel batzuekin ibil daitezen, Suediako gobernuak Saab edo Volvo autogile suediarrekin batera lan egingo du ( 1 edo 2 ).
Eta - beste adibide bat -, hain garrantzitsua den paper eta celulosa industriek energia ekoizteko gero era gehiago erabiltzen omen dituzte zerrautsa, zerratoki ondakinak eta zuhaitz oskolak.
Info gehiago:
- Sweden plans to be world's first oil-free economy (Guardian Unlimited)
- Suecia: una economía no petrolera (BBC, espainolez)
- Iceland sets goal to be "oil free" by 2050
Technorati Tags: prospektiba, energia, suedia