Microsoft Frantzian eta blogak
Aurrerago aipatu izan da hemen blogen erabilera enpresa munduan edo Microsoft etxeko Robert Scoble-ren Corporate Weblog Manifestoa
Robert Scoble Microsofteko ebanjelista ofiziala da eta bloga erabiltzen du horretarako. Eta dirudienez, bide berdinari ekin nahi dio Microsoftek Frantzian: http://blogs.microsoft.fr helbidean dute tokia blogeatzeako MS-ko enplegatu frantzesek.
Yahoo-k Microsoft France libere ses salaries par la force du blog zioen. Baina, ez bakarrik enplegatuak, informatika gazte zaletuak bereganatu nahi ditu ere MS-k. Horretarako, bere ibilbide europearrean Gates jaunak TheSpoke.net -en bertsio frantziarra aurkeztu zuen Parisen.
Espainolezko bertsioa sarean dago: http://es.thespoke.net baina ez dakit martxa larregirik duen oraindik. Erabiltzen den hizkuntza ikusirik, seguruenez amerikan gehiago europan baino: Ya sos miembro? Hala ere, duela hilebete batzuetako iragarkia dago http://es.thespoke.net/spain atalean: Puedes entrar en el programa de formación de ámbito europeo para desarrollar una carrera profesional en Microsoft Ibérica. Eta hor ari dira batzuk: FouzBlog edo stcproject
Baina ez dira bakarrak, Corporate Blogging-en irakurtzen dut Apple-ek bere student weblog ireki duela
Beno, kontua da blogak benetako marketing tresnak bihurtzen ari direla:
"... les blogs deviennent également de véritables armes de marketing: Laurent Ellerbach, responsable des relations de Microsoft France avec l'enseignement supérieur, parle ainsi d'une volonté globale de la multinationale de laisser la possibilité à ses employés dêtre connectés en permanence avec leurs clients."
eta blogetaz aparte RSS-etan, sare sozialetan eta software sozialean pentsatzen ari Microsoft:
"MSN serait en train de réfléchir à l'utilisation du RSS, des blogs et des réseaux sociaux" (Neteconomie.com, 2004.11.24 )
Kesako -ren ustetan, MS multinazionala aurpegi jatorragoa erakutsi nahiean omen dabil ... lortuko du?
2005 urtera ailegatzen
Konturatu gabe 2005 urtea bertan dugu. Atzo lankide ohi batzuekin urte bukaerarako afaria antolatu nahiean, mail trukateka izan nuen.
Azkenean, datan adoz jartzea lortu ez genuenez, bada ez bada gabon oparoak eta urte berri on opa nizkien. Orduan, derrepente, 2005 urtera ailegatzen ginela ohartu ginen, eta gogoratu genuen 90 hamarkadaren hasieran elkarrekin egin genituen hainbat lanen izenburuak: Goierri 2005, Zarautz 2005, Astigarraga 2005, Escenarios de Euskadi 2005, ...
Hurrengo afarirako goiz geratu, horietariko txosten batzuk eraman eta, afaldu aurretik, 1992-93ean txosten haietan zer esaten genuen patxadaz berrirakurtzea erabaki genuen, gero gerokoak ...
Afariaren data zehazten dugun bitartean 2005erako egutegiak aukeratzen joan gaitezke. Azkenean Durangoko Azokan erosten baditugu ere, http://www.allcalendars.net , amerikanoegia beharbada, baina aukera ugaria duen webgunea da. 5000 baino gehiago dituzte saltzeko. Hona hemen dozena erdi bat:
Sendagileak eta gaixoak: rol aldaketa
Harvard Business School–eko irakaslea den Richard Bohmer fisikalariak, teoria polita kaleratu du bere The Changing Roles of Doctors and Patients artikuluan: medikuen eta gaixoen izana eta rolak aldatzen ari dira.
Bohmer-en ustetan, duela urte batzuk gaixoek askoz ere pasiboagoak ziren eta bere egoeren ez jakitasun handia edo osoa zuten. Ondorioz, sendagileengan uzten zituzten diagnosia eta gaixotasunaren aurrean hartu beharreko erabakiak.
Aldiz, gaur egun paziente edo gaixoek askoz gehiago dakite. Zenbait baldintzetan medikuntza arloko tresnak erabiltzen dituzte eta beraiek egiten dituzte bere froga edo testak: diabeterako, tentsio alturako, eta beste gaixotasun askorako.
Urruti joan gabe, webari esker gaixoa askoz informatua dago, ezaguera gehiago du, gehiago daki, ... medikamentu edo tratamenduei buruz. Esate baterako, gure enpresan, CodesSyntax -en, hainbat bezeroentzat (Biolaster, Axmed, Hiru , ) egindako webguneak kontsultatuz edozeinek jakin dezake Hipoxia intermitente, bostgarren metatarsianoaren haustura , orkatila lesioak , eta abar zer diren; Joxe Arantzabal edo Peio Zubiriak kontatutakoei esker asko ikas dezakegu; oso interesgarri eta emankorrak diren artxibo irekien (Open Archives) bitartez informazioa, ezaguera, ikerketak, ... trukatzeko esperientzia onenak medikuntza arloan ematen ari dira, Biomed Central webgunean bezala; Cybermedikuntza ere aurrera doa ...
Gainera, diagnostiko eta tratamenduetan autolaguntzarako tresnak gero eta hobeak, aurreratuagoak eta hedatuagoak dira.
Bestalde, sendagile askok, batez ere erakunde handietan eta lurralde aurreratuetan, rol berriak hartzen dituzte kudeaketa edo sistemen arduretan.
Aldaketa ez da erabatekoa, eta egileak aitortzen duen bezala, gaixotasun berriak eta eginkizun berriak sortzen ari dira medikuen artean, gainera bezero-paziente guztiak ez dira horrelakoak eta askok nahiago dute sendagilearekin erlazio paternalistagoa izatea.
Baina, etorkizunari begira azken hau landatar girora mugatuko omen da...
Beraz, medikuntzan eta gizartean orohar ezagutu ditugun aurrerapen teknologikoen ondorioz eta gaixoen ezaguera mailaren igoeraren ondorioz, sendagileek gaixo motaren aldaketa barneratu eta egoera berri honetara egokitu beharko dute ezinbestean.
Prospectiva Politica
Prospectiva Politica. Guía para su comprensión y práctica da Guillermina Baena Paez doktoreak Internet sarean argitaratu duen liburuaren izenburua.
Nik uste, lehen aldiz Prospektiba gaiari buruzko liburu osoa sarean eskuragarri eta, blog hau bezala, Creative Commons lizentziapean banatzen dela.
Guillermina Baena Paez Mexiko-ko Universidad Nacional Autónoma (UNAM) delakoarean Zientzia Politikoa eta Sozialen Fakultateko irakaslea da.
Liburua Millenium Proiektuaren Mexikoko nodoan eskuratu daiteke (Adi!, 1,86 MB .pdf formatoan) eta liburu bukaeran esaten denez: La primera edición consta de 200 ejemplares iniciales en CD e incontables reproducciones digitales e impresas en línea y fuera de línea.
Aurkibidea honako hau da:
I PROSPECTIVA COMO ESTUDIO DEL FUTURO: A. CÓMO ENTENDER A LA PROSPECTIVA B. LOS ESTUDIOS DEL FUTURO C. REFLEXIONAR SOBRE EL FUTURO D. EL MANEJO DE LOS TIEMPOS E. PROBLEMAS DE CONCEPTOS Y DE MIEDOS
II LA PROSPECTIVA, PRIMERAS LECCIONES: A. PREDICCIÓN DEL FUTURO EN LA HISTORIA B. HISTORIA Y FUTURO C. CORRIENTES DE LA PROSPECTIVA
III USOS DE LA PROSPECTIVA A. PENSAMIENTO SISTÉMICO B. PLANEACIÓN PROSPECTIVA
IV PERFIL DE UN PROSPECTIVISTA A. CREATIVIDAD B. ANÁLISIS C. PENSAMIENTO PROSPECTIVO
V PROSPECTIVA POLÍTICA PARA INICIARSE Y PROSPECTIVA POLÍTICA PARA COMPLICARSE: MÉTODOS Y MEDIOS DE TRABAJO A. MÉTODOS CUANTITATIVOS B. MÉTODOS CUALITATIVOS Método Delphi ; Método de construcción de escenarios (la mise en scéne de la política); Metodologías de generación de escenarios
VI. EL FUTURO AQUÍ Y AHORA A. ASOCIACIONES B. EL PROYECTO MILLENIUM DE LA A/C UNU DE LA ORGANIZACIÓN DE LAS NACIONES UNIDAS
ANEXOS
Zorionak Guillermina eta Mexikoko lagunei!
Ikasteko modua aldatuko dituzten hamar teknologia
Gaur masternewmedia weblogean irakurritako Ten Technologies That Are Going To Change The Way We Learn artikuluaren aipamen azkarra.
Zeintzuk dira izenburuan iragartzen diren 10 teknologia giltzarri hauek? Bada, Robin Good -en arabera, hauek:
- Bilaketa teknologiak. On-line bilatzeko tresnak eta teknologiak
- Datuak ikustarazteko tresnak
- Blogak, zuzenean argitaratzeko eta edukiak gehitzeko tresnak. Iraileko EDUCASE aldizkariak berdina esaten zuen
- Audioa eta bideoa. Publikazio txikietarako audio eta bideo tresnen erabilera gehitzea komunikazio kanal bezala. Oker ez banago, Badihardugu Euskara Elkartea , adibidez, horretan dabil.
- RSS – edukien sindikazioa, gehiketa, edukien ber-erabilpena RSS-ei esker.
- P2P – Artxiboak era pribatuan eta publikoan elkartrukatzeko sareak.
- Mugagabeko biltegiratze edo gordeketa. Bai norberaren ordenadorean bai online.
- Mugagabeko banda zabalera - Wifi - WiMax
- Denbora errealean elkarlana bideratzeko tresnak
- Filtraketa lan kolektiboa eta elkarlana. Giza teknologiak erabiliz, del.icio.us edo FURL.net bezalakoak.
Ez dago erreparorik, gure inguruan erabiltzen hasi garen tresna erabilgarriak dira. Baina, tresna hauen sozializazio prozesuaren abiadura eta hedapena nolakoa den jakitean dago gakoa. Hau da, noiz erabiliko dituzte zerrenda honetako tresna erdiak institutoko ikasle eta irakasleen gehiengoak?
Four Futures of Europe
CPB Netherlands Bureau for Economic Policy Analysis aspaldidanik martxan dagoen erakundea da. 1945 urtean sortu zen eta bere lehen zuzendaria, Jan Tinbergen, 1969 urtean Ekonomia arloan Nobel Saria irabazi zuen.
Baina CPB etengabe etorkizunari begira dabil. Koyuntura edo abaguneko azterketak eta epe luzerako ikerkuntza lerroak ditu:
- Short-term forecasts, hiruhilebeteka egiten direnak;
- Medium-term outlooks, hauteskunde epeekin bat eginez ateratzen diren azterketa Makroekonomikoak, hau da bost urteka; eta
- Long-term scenarios, hurrengo 20-40 urteei begira egiten direnak.
Beno, bada azken serie honetan Four futures of Europe eta Quantifying four scenarios for Europe dokumentu interesgarriak sareratu dituzte.
Long-term Scenarios
Gainera, epe luzeari begira egiten dituzten azterketa hauen metodologia eta argitalpenak Long-term Scenarios atalean dituzte:
Long-term scenarios (LT) present strongly different (but plausible and internally consistent) panoramic views of the Dutch economy in the next 20 to 40 years - and sometimes even further away. These scenarios attempt to contribute to the policymaking process in the Netherlands and to the discussion about strategic choices for the long term, and as such are useful for analysing policy with uncertain consequences. Long-term scenarios are less frequently produced compared to analyses for the short- or medium term.
Eszenategi kopurua: hiru eszenategitik, eszenategi zenbaki bikoitira
Hasieran CPB-k hiru eszenategiekin egiten zuen lan, baina normalean ia automatikoki erdiko eszenategia aukeratzeko joera zegoen, probableena zelakoan. Baina, eszenategi guztiak litekeenak direnez, eszenategi kopuru bikoitia (normalean lau) aurkeztea erabaki zuten.
Ez da ideia txarra, gehienetan hori gertatzen bait da. Hiru eszenategi egiteko joera handia dago: bata baikorra edo ona, beste ezezkorra edo txarra, eta erdikoa, joerazkoa edo tendentziala. Eta gehienetan, azken hau gordetzen da, beste biak kontutan izan barik.
Baina, bai eszenategi ona edo bai txarra, berdin-berdin gerta daitezke, beti ere gaur egun hartzen ditugun aukeren arabera. Bai horixe!
Rafael Popper: etorkizunean pentsatzearen beharra
Ingalaterran Prospektiba teknologikora zuzendutako PREST ikerketa zentruan lan egin eta Venezuelan jaiotako Rafael Popper ekonomilari gazteari egindako elkarrizketa aurkitu dut sarean.
Gaztea da, ez nuen ezagutzen, baina zentzuzko gauzak dio El Nacional egunkarian egiz zioten elkarrizketan . Prospektiba edo etorkizunari buruz aritzen direnak behin eta berriro esaten dutenak, baina ez horregatik gutxiestekoak. Esate baterako: De lo que se trata es de tener conciencia de que nosotros estamos creando nuestro futuro en el presente. Dejar de pensar en el futuro es un lujo que ningún país se puede dar.
Bada, hori, arrazoi osoa duela ...
Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa
Gaur Berrikuntzak duen garrantzia gizartearen onurarako lemapean Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroan kokatzen den jardunaldia (57 KB .pdf formatuan) egin da Bilbon.
Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa izeneko hausnarketa prozesua abiarazi du. Helburu edo xedea Euskadiko bigarren transformazio sozioekonomikoari aurre egin eta, era berean, etorkizuneko plan eta programa berriak diseinatzea, kreatitibitatean, bikaintasunean eta garapen iraunkorrean oinarrituriko enpresaren lehiakortasun eredua bilatzeko.
Ekimen txalogarria, parte hartze oso interesgarriarekin eta hausnarketa mailan behinik behin emaitzak ematen ari dena.
Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren Webgunean sortzen diren materialak eskuragarri daude. Besteak beste Eztabaidarako elementuak (452 KB .pdf formatuan) txosten laburra baina interesgarria, hainbat elementu giltzarri plazaratzen dituena edo Lehen Fasearen Balantzea (515 KB .pdf formatuan) txostena, non 2015 urteko Euskadiren erronkak eta giltzarri estrategikoak aipatzen diren.
Giltzarri estrategikoen zerrenda luzea da eta aipatutako dokumentuan dago. Hona hemen batzuk:
- Sentsibilizazio lana egitea, errealitate berriaren erronkez ohartzeko
- Garapen ekonomiko iraunkorraren aldeko apustua egitea; elkartasunean, gizarte kohesioan eta ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapena, hain zuzen.
- Lan eredu berria eta lan harremanetarako esparru berria zehaztea
- Hezkuntza eta prestakuntza eredu integral berria zehaztea (eskola, unibertsitatea, LH, enpresak eta gizartea hartzen ditu); eredu horrek ezagueren, gaitasunen eta balioen garapenean izan behar du eragina.
- Balioen berritzea bultzatzea, gizarte motibatuagoa, toleranteagoa, sortzaileagoa eta ekintzaileagoa lortzeko.
- Bikaintasunari, ikaskuntzari eta negoziaketari lotutako lehia abantaila iraunkorrak lortzea.
- Lehiakortasuna aztertzeko eta zaintzeko mekanismoak antolatzea.
- Produktu berezituko ezaguera trinkoa duten sektoreetara dibertsifikatzea jarduerak eta etorkizuneko ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen sektoreetan kokatzea.
- Eragileen gaitasunak eta trebetasunak produktuen berrikuntzara bideratzea.
- Teknologia apustuak aitzindaritzan, moldaketan eta jarraipenean oinarritzea.
- Enpresetan kudeaketa aurreratuen eta antolaketen eredu berriak sartzea.
- Ezaguera trinkoari lotutako atzerriko inbertsioa erakartzea.
- Bertako enpresei Euskaditik kanpo ezartzen laguntzea (euskal multinazionalak)
- Euskal enpresen eta beste herrialdetako enpresen arteko itunak sustatzea.
- Kokapen erraztasunak ematea, ekoizpen jarduera berriak garatu ahal izateko.
- Autogobernu kotak areagotzea, erabaki hartzea errazteko eta Euskadiko bizitza maila hobetzeko.
- Arrisku kapitalaren eskuragarritasuna bultzatzea.
- Sare Globalaren baitako gune bat izatea: Euskometropolia.
- ...
Ohar interesgarria laburpenean: Euskadi 2015 Lehiakortasun FOROAN azaldu diren erronka eta gako estrategikoek ez dute zatiketarik onartzen. Agenda guztia osoko ikuspegiaz landu behar da (...) arrakasta lortzeko, ahalegina, iraunkortasuna, motibazioa behar dira. Maratoilariaren betebeharrak. Eta jarraitzen du... gizarte osoak partekatzea...
Azken batean, elkarte adimentsua eta jakintsua bihurtu behar dugu, bertan jakitea izaten jakitearekin, erabiltzen jakitearekin eta agintzen jakitearekin elkartuz, estrategia eta proiektu partekatuak garatu ahal izateko. Hala bedi!
Ez da erraza zerrenda luze horretan gauzak argi ikustea, baina laburpen gisa interesgarria iruditu zait aspaldidanik Eusko Jaurlaritzan lan egin eta Economia Vasca webgune pertsonalaren egilea den Alberto Alberdi Larizgoitia ekonomilari zentzudunak daukan ikuspegia aipatzea: VISION ECONOMICA DE EUSKADI delakoa eta horrela definitzen duena:
Un País de alta productividad que compite a través de las personas quienes despliegan su creatividad y se responsabilizan de su trabajo en el marco de proyectos compartidos, en un entorno abierto e internacionalizado, socialmente cohesionado y respetuoso con el medio natural. Laburpen azkarra eta egokia.
Gaztelerazko dokumentuak Articular mecanismos de prospectiva y vigilancia de la Competitividad dio, euskarazkoak Lehiakortasuna aztertzeko eta zaintzeko mekanismoak antolatzea ordea. Badirudi, beraz, gaztelerazko Prospectiva hitza zaintza zentzuan erabiltzen dela, gaztelerazko vigia edo vigilancia esanahiarekin... Hummm, agian aldatu beharko dut blogaren izenburua... :-)
Energia etorkizunean BBC-tik jasoa
Kontutan izanda International Energy Agency-k esan duela munduak 2030 urtean 2002an baino %60 energia gehiago beharko duela, BBC-k hainbat adituei galdetu egin die Energiaren etorkizunaren inguruan bere iritzia jakin nahiean .
Aipatutako loturan era guztiko iritziak irakur daitezke:
- Ian Fells, New and Renewable Energy Centre: Coal could be an important source of fuel post 2050. Ikatz teknologiak eta nuklear berriak garrantzia hartuko omen dute 2050 urteari begira.
- Steve Sawyer, climate policy adviser, Greenpeace: I don't think it's as hopeless as many suggest . Energi efizientzia eta energi iturri berriztagarriak dira irtenbidea.
- Ashok Khosla, Development Alternatives, India: "Much innovation will have to be done in developing countries"
- Dr Fatih Birol, International Energy Agency: "Meeting demand will depend on timely and targeted investment"
- Dave McGrath, Managing Director, siGEN Ltd: "For transport, hydrogen has to become the principal fuel source"
- Philip Sellwood, Energy Saving Trust: "Energy efficiency is instrumental to every household"
Albistea, Planet under pressure , Mundua presiopean, artikulu sortaren zatia da.
Labezomorroen aurkako robotak
Robot biomimetikoekin jarraituz: hemendik aurrera zomorroen aurka ez Bloom, ez osterantzekorik, hemendik aurrera labezomorro robotikoen bidez akabatuko ditugu benetakoak.
Un robot insecto ha sido introducido en una colonia de cucarachas y ha pasado desapercibido debido a las feromonas que emitía y a que su comportamiento reflejaba las pautas modelizadas informáticamente de una colonia de estos animales. El robot es producto del programa europeo llamado Leurre (señuelo) y su propósito es infiltrar robots en colonias de insectos para convertir una de estas máquinas en el líder del grupo e inducir discretamente comportamientos en la colonia que les lleven a cambiar de hábitat o a su destrucción. Una especie de Flautista de Hamelin a escala de insectos, aunque el proyecto pretende llevar el experimento a animales superiores como gallinas o corderos.
El primer minirobot (InsBot) capaz de infiltrarse en una colonia de cucarachas sin llamar la atención, controlarla y destruirla, ha sido desarrollado por ingenieros de la Universidad Libre de Bruselas y de otros centros europeos de investigación. (Albiste osoa Tendencias Tecnologicas webgunean) (azpimarrak neureak dira)
Labezomorroak, oiloak, bildotsak, ... auskalo zer gero. Gizakiak? Eta gizakien tankerakoak eginez gero, bereizteko kapazak izango gara? Hau dilema, hau.
Gehiago jakiteko, ICRA International Conference on Robotics and Automation kongresuan, Insbot delakoari buruz aurkeztutako ponentzia: InsBot : Design of an Autonomous Mini Mobile Robot Able to Interact with Cockroaches (1,18 MB .pdf dokumentua)