Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Sendagileak eta gaixoak: rol aldaketa

Sendagileak eta gaixoak: rol aldaketa

Eneko Astigarraga 2004/11/25 01:57

Harvard Business School–eko irakaslea den Richard Bohmer fisikalariak, teoria polita kaleratu du bere The Changing Roles of Doctors and Patients artikuluan: medikuen eta gaixoen izana eta rolak aldatzen ari dira.

Bohmer-en ustetan, duela urte batzuk gaixoek askoz ere pasiboagoak ziren eta bere egoeren ez jakitasun handia edo osoa zuten. Ondorioz, sendagileengan uzten zituzten diagnosia eta gaixotasunaren aurrean hartu beharreko erabakiak.

Aldiz, gaur egun paziente edo gaixoek askoz gehiago dakite. Zenbait baldintzetan medikuntza arloko tresnak erabiltzen dituzte eta beraiek egiten dituzte bere froga edo testak: diabeterako, tentsio alturako, eta beste gaixotasun askorako.

Urruti joan gabe, webari esker gaixoa askoz informatua dago, ezaguera gehiago du, gehiago daki, ... medikamentu edo tratamenduei buruz. Esate baterako, gure enpresan, CodesSyntax -en, hainbat bezeroentzat (Biolaster, Axmed, Hiru , ) egindako webguneak kontsultatuz edozeinek jakin dezake Hipoxia intermitente, bostgarren metatarsianoaren haustura , orkatila lesioak , eta abar zer diren; Joxe Arantzabal edo Peio Zubiriak kontatutakoei esker asko ikas dezakegu; oso interesgarri eta emankorrak diren artxibo irekien (Open Archives) bitartez informazioa, ezaguera, ikerketak, ... trukatzeko esperientzia onenak medikuntza arloan ematen ari dira, Biomed Central webgunean bezala; Cybermedikuntza ere aurrera doa ...

Gainera, diagnostiko eta tratamenduetan autolaguntzarako tresnak gero eta hobeak, aurreratuagoak eta hedatuagoak dira.

Bestalde, sendagile askok, batez ere erakunde handietan eta lurralde aurreratuetan, rol berriak hartzen dituzte kudeaketa edo sistemen arduretan.

Aldaketa ez da erabatekoa, eta egileak aitortzen duen bezala, gaixotasun berriak eta eginkizun berriak sortzen ari dira medikuen artean, gainera bezero-paziente guztiak ez dira horrelakoak eta askok nahiago dute sendagilearekin erlazio paternalistagoa izatea.

Baina, etorkizunari begira azken hau landatar girora mugatuko omen da...

Beraz, medikuntzan eta gizartean orohar ezagutu ditugun aurrerapen teknologikoen ondorioz eta gaixoen ezaguera mailaren igoeraren ondorioz, sendagileek gaixo motaren aldaketa barneratu eta egoera berri honetara egokitu beharko dute ezinbestean.

etiketak: Bitxikeriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.