Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ziunta

Ziunta

Oier Gorosabel 2010/01/19 21:17
Xiberuako galdera-erantzunen jokuan deskribapena eta kritika txikixa.

 

Argazkiak.org | Ziunta © cc-by-sa: txikillana

 

Aste santuan ederra pasau jakuan: Iratiko basuan edurrakin isolauta geratu, eta hor egon giñan denporia zelan pasau asmau ezinda. Azkenian ondo egon giñan (beinke!), suari begira-eta, edurretan expediziñauk egitten-eta... baiña hara nun, azken egunian, dana batzen gagozela, agertzen jakun... ¡¡Xiberuako Parlamentüa!!! ¡¡¡Orraittiokan!! ¿Ordu luziak pasatzeko ba ete zeguan modu hoberik? Ba guk topau ez.

 

Jokuak “Ziunta” daka izena, eta 1997xan argitarautakua da. Kaja bat baiño, sarkofagua daka: hain da haundixa eta parte askoduna. Gure Parlamentua baiño presupuesto askoz be haundixagua izango dau kontizu, babesliei begiratzia baiño ez dago: DDTE, DDJS, Credit Agricole, EDF/GDF Sud Aquitaine, Les Chaumes, Oroc Bat, Gema, eta baitta editau aurretik be jokua pagauta zeken 300 erosle.

 

Argazkiak.org | Ziunta tablerua © cc-by-sa: txikillana

 

Ziunta elebittan dago, frantsesez eta xiberotarrez, seguraski probintziako egoera soziolinguistikuan eragiñez –alfabetatuak banakakuak diraz-. Egongo dira, halan be, itzulpenak irakorri eta bere umetzaroko berbak gustora gogoratuko dittuezenak be.

 

Jokatzeko arauak guriak baiño askoz be konplikauauak diraz, eta hau fallo modura hartzen dot. Baztandarrei pasau jakena gertauko jake hónei be: gaztiak eta gogotsuak ez badira behintzat, jentiak txartelak hartu eta ra-ra-ra galdera-erantzunekin hasiko da, jokuari kaso haundirik egin barik. Gauzia gehixago korapillatzeko, nagusixendako joko forma desberdin bi proposatzen dira, eta umiendako hirugarren bat be.

 

Argazkiak.org | Ziunta objektuak © cc-by-sa: txikillana

 

Jokalari bakotxak pertsonai baten rola hartzen dau, eta herri bat. Halan, Xiberuako herri guztiak pasatzen daben tablerotik zihar mobitzen hasiko da. Kasilla batzutan “ustegabeak” dagoz (probak, imajinatzen dot) eta bestetan galderak. Herrixen kasilletan sartuta, barriz, pertsonai bakotxari dagokixon objektu bat hartzen dau, eta bere pertsonajiana ez ba da, beste jokolari bati trukatu leikixo, eta... (ala jinko! sobera konplikatüa!)

 

Argazkiak.org | Ziunta ustekabeak © cc-by-sa: txikillana

 

Halan be, forma baten edo bestian, inportantia da jokatzera jartzen dana galderak irakorri eta ikasiko dittuala, barriketarako atxekixa emonda eta zahar-gaztien arteko hartuemona bideratuta. Eta hori bai lortzen da, modu dibertigarrixan gaiñera. Asko poztu naiz Ziunta editau zala jakitzian, eta hain modu elegantian gaiñera.

 

Argazkiak.org | Ziunta galderak © cc-by-sa: txikillana

 

613 galdera-erantzun dagoz, gure jokuak dakanan erdixa gitxi gora behera. Kontuan hartu bihar da ele bittan egittian bolumena bikoiztu egitten dala bebai, eta ezingo zan nahi dan beste sartu.

 

Ideia eta bultzakadia, antza, Ühaitza Züberoako Kültür Etxeak emon zeban, eta jente askok lagundu: Mission Locale Rurale, AFMR, INSTEP, Uztaro... Galderak egitten be, lagun talde potolua: Dominique Cunchinabe, Christian Beaufrere, Pierre Paul Dalgalarrondo, Jean Louis Etxekopar, Poyo Althabegoiti, Maddi Oihenart, Fantxoa Hastaran, Alain Elgart, Dennis Cassard, Dominique Agergarai, Jean Louis Davant... Eta euskera zuzentzaille eta itzultzaillia, Allande Socarros.

 

Iratiko Etxoletara bazoiaz, ¡begiratu ondo kajoietan! Modu bikaiña da-eta inguru hari buruz gehixago ikasteko.

 

 

Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 1 © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 2 © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 3 © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 4 © cc-by-sa: txikillana
etiketak: zuberoa, zuberera, euskalkia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024