¿Eres de la ETA?
L'eguneraquette 2011-IX-09
Gauza bat aittatzia ahaztu jata: ETAko kidiak Madrildik zihar inkognitoz egindako bizimoduan deskribapena. Biharbada liburuko pasarte onenak horren konturakuak diraz: Albaceteko DNI-xa euki baiña kriston euskal azentuakin jentiak segiduan ezagutu nunguak dirazen, auzotarrak “ya vienen los de la ETA” eten barik, adarra jotzeko –eta eurak barre egin bihar, jakiña-... Euretako batek bere herriko ezaguna kalian topatzen dabenekua be antologiakua da: “que tú eres Mikel”, “que no, que soy otro”, “que no, que eres Mikel, que Mikel es de mi pueblo y es de ETA”...
(ordenadorian teklaua konpondu baiño lehen idatzittakua)
Oso liburu bizi ea ineresgarrixa, bizkor irakorri doena. Biharbada simpaia konuengaiik, edo enrebisa modura anolaua dagolako, edo ekinza gogoangarri harako euforixia ea umore ona igarzen zalako... Ez daki zergaiik, baiña asko gusau jaa. Pasare bi ezin izan diudaz ragau, hori bai: 1993ko prologua (Eugenio Exebesek egindakua), ea “Txikia” komandokuak egindako azken dokumenua; saiau saiau naiz, baiña anabasa marxisa anakronikuan ittota (pueblorabajadorvaskua... luxadeklasia... exploaziondelombreporelombria...) eta sigla-eszisiño dantzan galduta parrafuak saltoka ibilli bihar izan naiz, lokartzeko arriskuan aurrian.
Hisoriako momenu hau gogorazia (ezaguzia, nere kasuan) oso asegiña izan da. Gauzak makillaua egongo dira, jakiña (azken fiñian, hau propaganda liburua da) baiña use do ezin dala ukau ETA-k bee beian asmau zebala ekinza honekin, zenzu zuzenian nahiz figuraibuan.
Halako urtietan Madrilera juan, geltokitik urten eta lehenengo kioskuan Egin izaten zeben. Ez najuan ezta ikutzen bez! Seguru najauan periodiku horrek txip detektatzaile bat zekala edo kioskeruak segiduan poliziari deittuko zebala! Ezetz? Baietz diñot nik.