Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Zikloian bizimoduko adabakixak

Zikloian bizimoduko adabakixak

Oier Gorosabel 2009/01/30 21:59
Zapatu gabia majikua izan da. Kalietako illuna jente ikusteziñez beteta. Umiak linternekin jolasian. Zerua garbi, eta izar moltzo harrigarrixa portuan eta kale bittartien zeruan. Jentia gora begira, harrittuta. Ederto ikusi da larregiko argixak zelan zikintzen daben zerua. Jentia pozik ikusten zan. Halakuak hillian behiñ egin biharko litzakezela-eta. Lekeittioko Udalak kontuan hartu biharko leuke, eta astokeri luminikua razionalizatzen aintzindarixa izan. Kanpantorreko fokuetatik hasitta; gabian edertasunari erasua izatiaz aparte, egiñ egiñ bihar da gero, elixa horretan zer, eta balixo gitxien dakan partia modu eskandaloso horretan argiztatzia.

 

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/noticias/200708/09/fotos/008D4COS001_1.jpg

Etxeraiñok igo dot. Askotan ez dot argixa ixotu be egitten, errutinaz milla bidar igo eta jatxittako eskillarak buruz ezagutzen dittudazelako. Gaiñera, kaleko argixa leihuetatik sartzen danez, ba, zertarako ixotu ezer. Zikloiari esker, baiña, ustebako arazua: pegoran gora argi barik normal igo arren, ate aurrian... ¡giltzak ikusi ez! Kalia barrua baiño baltzago zeguan-eta. Orduan giltza-txortia hartu, eta banaka-banaka formaz eta tanteoz ezagutu, eta... zerradurako zulua topatzeko be ahalegiñak... lau-bost miñutuko operaziñua ta gero barrezka etxera sartu, ¡orraittiokan! barrukuak billatzera. Asteburu alternatibua benetakua.

 

Zapatu gabia majikua izan da. Kalietako illuna jente ikusteziñez beteta. Umiak linternekin jolasian. Zerua garbi, eta izar moltzo harrigarrixa portuan eta kale bittartien zeruan. Jentia gora begira, harrittuta. Ederto ikusi da larregiko argixak zelan zikintzen daben zerua. Jentia pozik ikusten zan. Halakuak hillian behiñ egin biharko litzakezela-eta. Lekeittioko Udalak kontuan hartu biharko leuke, eta astokeri luminikua razionalizatzen aintzindarixa izan. Kanpantorreko fokuetatik hasitta; gabian edertasunari erasua izatiaz aparte, egiñ egiñ bihar da gero, elixa horretan zer, eta balixo gitxien dakan partia modu eskandaloso horretan argiztatzia.

 

Asteburu honetan ondo ikusi da be, indar elektrikuan mende totalian dagozen etxiak zenbat diran. Gurian, etxeko jabiak elektrikuak ez dirazen gauzak kendu dittu pizkaka: ekonomikia, gasezko sukaldia, estufak... borondate onez seguru, garbittasun eta erosotasunangaittik. Honek ekarri dabena: lapiko bi sutan eta estufa bi martxan dagozela, lavadoria ipintzen dogunian... ¡pot! automatikuak salto. Eta jakiña: argixa juaten danian ez estufarik, ez sukalderik...

 

Zaharrekin berba egittia gustatzen jakunok, sarri entzun izan doguz gerrako kontuak. Horren barruan, bereziki inpresionau izan nau 37ko Abrillan 26xari buruz eskualdeko jentiak kontatzen dabena: Gernikako suen argittasuna inguruko herri guztietatik ikusten ei zala. Pasa dan asteburuan begi bistan izan dogu: Lekeittioko portu illunan zihar pasiuan, Otoixoko zipayuen antena atzian ederto ikusten zan Gernikako argittasuna, hodietan proyektauta.

 

Aurreko apagoi hartan erdi-ikusi nebana, oinguan guztiz ustiatu dot. Txili talaixeruak bere abenturan izan zeban ikuspegixa berbizitzia. Ibilbide bera egiñ dogu etxeko hirurok, karburo argittan: Talan olatuak ikusi, Kaiburuko etxien atzetik Ezpeletatik sartu, San Pedroko mako aurretik eta Kofradixatik, Arranegiko plazia eta kalia, Azpiriko santutxua Dendari kalia, eta Portaleko Santokristora begira geratu gara, “Juan Sin Miedo” lokalak bizi izan zebana goguan.

 

Ikustekua zan bebai Arranegiko etxien kerizak zeru izartsuan kontra. Fritz Langen pelikuletako herrixak etorri jatazen gogora, fideltasun haundiz: XX gizaldi hasieran Vienako kale asko ikusiko ziran halan...

 

Hillian behiñ biharko genduke bai, kaleko argixen apagoia. Benetako mundua zelakua dan gogoratzeko.

etiketak: parakaidistiarenak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024