Zerriporrona = Txarrigaldaria
Kaletarra izanda, ez nekan Eibarko basarri giroko berba honen barririk. Lekeittioko diasporan, eta andra oiartzuar basarrittarrakin, normala dan modura, “txarrigaldaria” barik “zerriporrona” berbia nagusittu da. ¿Zelan, Lekeittion be basarrixan ez bagara bizi? Ba, metaforikoki jakiña. Izan be, ni frigorifikoko hondakin guztiekin entsalada haundixak egitteko zalia izan naiz beti, askotan entsaladeran kabidu be etxataz egitten. Estudiante tunante denporan, entzutetsua zan gure pisoko “salade au palangane”.
Umiak ekarri doguzenetik, baiña, berba sinpatiko honi bigarren azepziño metaforikua topau detsagu. Etxekoandros honi bihotzeko miña emoten detsa jatekua basurara botatzia; eta beraz, kakanarru bixak euren platerak lardaskau eta gero, orduan bazkaltzen dot nik. Nik ez dot platerian bazkaltzen, zerriporronian baiño. Edo txarrigaldaran, nahi dozuen modura.
Argazkiak.org | Zerriporronerako © cc-by-sa: txikillana
Gaurko menua: “zerriporrone de insalata di acciughe all’spaghetti neri di seppia”. Boccarte di cardinale!
http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/berba/7231#id_7231
Neu be halaxen ibiltzen nok, zakarrontzi-lanian: mahaikuen sobra guztiak irensten...