¿Zer dago andren buruan?
Amua ondo janda (“gizonei liburu mota hau debekatu biharko litxakixe” diño azalian), gustora irakorri dot; ez da hainbesterako. Ni be pizkat “andratxo” naizenez (gure auzoko gizon nagusi haren gatxizenan modura), etxata hain arrarua egiñ Claire medikesian nundik norako sentimentalak –fetitxiak, buruko pelikulak eten barik egitte-desegitten...- ezagutzia. Arrarua ez, ulertueziñezkua bai: izan be, nere ondo-onduan ezagutu izan dittudaz halakotxe neskak, eta aspaldi laga netsan halako portaerak ulertzen saiatziari. Feminismo de la diferencia dala esan, eta pakia.
Liburuan idazkeria eta estrukturia asko gustau jata (oso motza da!) eta, hori bai, planteamiento-nudo-desenlace zalioi pizkat lekuz kanpo lagatzen gaittu amaieriorrek, baiña hori gure arazua da, ez nobeliana. Bere estiluan, biribilla.