Zelatarixan altzuan
Sua biltzeko momentu majikua. Paliakin hautsak pillatu, txingar eta egurrikatzakin menditxo bat egin, poliki-poliki gaba osuan zihar zurittuko dana, itxuraz emetau arte.
Baiña bixar goixian, kakuakin arakatuta illintixak topauko doguz; piña bola batzukin segiduan piztuko dogu atzera sua. Goizian armozu orduan berotuko gaittu, eta ostian atzera bilduko dogu, pizteko maniobrihau afal orduan errepikatzeko. Halan, etenik ez dau izango suak: behin bakarrik ixotu (harañegun, etxera sartzian) eta aste osuan biztu baiño ez dogu biharko, domekan alde egitten dogun arte.
Gaur Moncayora hurreratu gara. Ederra izan da, eta bertako dimentsiño erraldoiekin hobeto jabetzeko balixo desku. “Cucharón” izeneko atxetaraiñok allegau gara, 1300 bat metrotara, Aragoiko Ahüzki. Handik tontorrera beste 1000 metro igo bihar ziran. Igo ahala, carrasca basuak piñuari egin detse lekua, eta gorago pagadixei. Bedar eta txaretatik harritzetara pasau gara; eta latsak nunnahi, ura oso ugarixa. Aragoiko lur emankorren sekretua.