Zea mays landaretik tiraka
Aitta bat eta semia kaletik, 35 eta 8 bat urte. Bixak Popoca eta Tepetl baiño arpegi indixuaguekin. Umiak aittari: "Maíz!" (plazako litxarrerixa postuan erosteko edo). Eta aittak, serixo. zuzendu: "Máiz" [OHARRA: erreparau ondo azentuei].
Ez dok ohikua. Ameriketako euskaldunekin tratu haundixa izan neban sasoian, konturatu nintzuan txantxilloi bat asko errepikatzen zala: guraso euskaldunak Ameriketara joiazak > seme-alabei erderaz, euren artian euskeraz (umiak ez ulertzia nahi dabenian) > seme-alabak ez juek ikasten, eta euskerianganako antipatia > loibak aittitta-amamen euskerianganako interesa, eta batzutan ikasi. Txantxilloi hau, esandako moduan, askotan errepikatzen ikusi juat, baiña ez beti: egon dittuk gurasuak euskeraz egitten jarraittu dabenak, seme-alaberi erakutsitta, eta loibak be hizkuntzia etxian jaso juek. Askotan ikusi jittuagu komunikabidietan (Pete Zenarruza, Dave Bieter...) eta horrek ondo erakusten jok umiari erderaz egitte horrek ez dakala zentzu haundirik. Ezjakinttasunakin lotuko najeukek nik.
Izan be: zein dok guraso batek umiari bere hizkuntza propixuan ordez, iñorenian hezteko arrazoia? Asko egon leikiaz, noski. Baiña euskerian kasuan, trabes egingo najeukek arrazoia umiari bizitzia erreztia dala. Adibidez, gurasuak umetan, euskaldun elebakarra izanda, lotsa haundixa pasau zebelako erderaz ez jakin izanangaittik. Horretara, arrazonamendu aboziñau bat eginda, guraso horrek umetako lotsia euskeriari esleittu jetsak, arrazoi konplejuagua (elebakartasuna + menpekotasuna) ikusi biharrian. Eta umiari, nahi barik, hankia potzu berian sartu eragitten jetsak: elebakarra bihurtuz, baiña erderaz. Eta hizkuntza menpekotasunetik urtetzeko biderik onena, eleaniztasuna dala ulertu barik.
Hori ondo ulertu dabe umiari guaraniz egitten detsen Lekeitioko paraguayuak. Ez dagoz asko! Baiña horixe da bidia.