Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Zabor zabor (ohitura konparatuak)

Zabor zabor (ohitura konparatuak)

Oier Gorosabel 2019/10/21 19:29
Nik, Eibarren, beti hau ezagutu izan dot: basura poltsia pegoran, noiz bajatzeko zain. Gure etxian, eta beste askotan. Iñoiz pizkat txorreatzen zeban (batez be lehen, dan-dana poltsa bakarrian sartzen genduanian). Halakuetan, azpixan izperringia ipiñi, gero pizkat garbittu eta listo.
Zabor zabor (ohitura konparatuak)

Eibar, 2019.

Gurasuenetik juan nintzanian, noski, nik neuriakin segidu neban. Zer pentsauko ete zeban jentiak nitaz? Batek daki, sekulan ez zestan iñork ezer esan. Baiña, hara nun, bikotiakin hasi nintzanian, kargu hartu zestan, halakorik ez egitteko. Zergaittik, nik? Ikusi neban berandako gauza desatsegiña zala, nazkagarri xamarra, auzuakin arazuak ekarriko zeskuana. Nazkagarrixa? Nazkagarrixagua begittantzen jatan neuri paketia etxe barruan izatia... :-)

Ikusi neban kontzepto kontua zala. Esandako moduan, Eibarren normala da hori (ikusi argazkixa, aurtengua da, etxebizitza flamante barri batzuetan). Nere ustez Eibarren pegoria ez-lekua da, danona baiña iñorena be ez dana, eta beraz onargarrixa da trastiak eta zaborra bertan pillatzia, neurri baten. Beste lekuetan, baiña (Lekeittion, esate baterako) pegorak gehixago zaintzen dira, eskaparate edo hall modura ixa-ixa, eta beraz etxe barrua bezain apain mantentzen saiatzen diraz.

Ez dakitt; neure teorixia da bakarrik. Jente askokin kontrastau arte ezin da jakin hala dan, edo zer arraixongaittik Eibarren hau lasai-lasai egitten dan, eta beste leku batzuetan ez. Zuek zer diñozue, irakorliak?

(Oharra: bistan danez, azkenian ni be ohittu naiz eta ez dot zaborrik pegoran lagatzen any more).

etiketak: orakulua, eibar, lekeitio
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024