Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Yurta kanpalekuan

Yurta kanpalekuan

Oier Gorosabel 2016/09/12 14:11
Oporraldixa Tafalla aldian - I
Yurta kanpalekuan

Hauxe izan da gure etxebizitzia lau egunian

Juan dan Aratustietan, eskolako umiak munduko kultura desberdiñez jazteko deikadia egin zan. Tomasen gelakuak mongolez jantzi ziran, eta hori dala eta, Mongoliako gorabeherak lantzen ibilli giñan aurreko astietan. Bistan danez oso ondo pasau genduan.

160209aratustiak02

Aurten opor biajetxo bat egittia tokatzen zan; kanpiñian juateko gogua genkan; eta Aratustien ostian yurtak ezagutzeko kuriosidadia geratu jakunez, horren billa hasi giñan. Orduan izan genduan Tafallako Campo de Reyes kanpalekuan barri.

160908-05-campodereyes

Davidek daroia, gurasuak eta senidiak lagunduta, juan dan 2-3 urtetik hona. Mutillak argi zekan lekuari izaera ekologikua emon nahi zetsala, eta era berian glamping toke bat. Hori dala eta, antxiñan eskonbrera izandako terraplen baten gaiñian Mongoliatik ekarrittako 6 yurta plantau zittuan.

160907-05-campodereyes

Argi indar asuntua eta jatekua kanon ekologikuen barruan daroiaz; baiña baitta ur gauzia be. Komunak, esate baterako, kadji-butkan-bertsiño-modernua dira, baiña hiriko tikismikis jentiandako modukuak: dana zuri-urdiña, suediako teknologia. Txixa aurreko zulotik, filtrau egitten da soruak ureztatzeko; kaka atzeko zulotik, aserriñakin nahastau, sikatu eta konpostajera; ur grisak (garbiketia eta dutxia) jaboi ekologikuakin baiño ez dira nahastatzen, beraz ureztatzeko berrerabilli leikez... eta dana holan.

160906-04-separet02

6 yurtetatik 4 alokatzen dittu, 1 bere etxia da, eta bestia taberna/egongela moduan daka, otorduak emoteko eta soziedade modura (bakotxak nahi dabena hartu eta apuntatzen dau, azkenian ordaintzeko). Piszina txiki bat ordu beruenak pasatzeko... sukaldetxo bat norberak jatekuak prestatzeko... Oso leku atsegiña da, baiña bertara juaten danak ez dau pentsau bihar hotel batera doianik: yurtak ez dake urik (palangania eta pitxarra), eta komunak kanpuan dagoz, biñaka konpartitzeko.

160904-04-egunsentixan02

Danak gela baten lo egittian gauzak arazo... logistikuak ekartzen dittu, baiña praktikiakin konpontzen da. Gure kasuan: Tomasek ezin zeban lo hartu bestiak esna bagiñan (beraz, kanpora juan bihar giñan); eta Nikok lo hartzerako orduan be, ni ezin nintzan tabernara juan esate baterako; danok egon bihar giñan bertan, illunian, eta harek lo hartutakuan jaiki, argixa ixotu eta azken gauzak egin. Ohittura kontuak...

Gero, illuntzixan yurtia freskatu egin bihar zan, egun oso beruak tokau jakuz eta nahiz eta goizian isolamenduak barruari fresko eusten zetsan (txabola mota honen paretak prentsautako ardilanaz beteta dagoz), arratsaldeko eguzki hiltzailliak illuntzirako gure etxetxua labe bihurtzen zeban. Horretara, pare bat orduz atia zabalik eta bentiladoria martxan euki dogu, kanpoko haize freskua atetik sartu eta haize beruari sabaixan puntako klaraboyatik urtenarazteko. Etortzen bazarie, badakizue trukillua!

160908-01-campodereyes

Umiei ilusiño itzala egin detse yurtetan bizitzia. Ein kontu, egun batzutan burrukak izan doguz nagusixok gauzak ikustera juan nahi gendualako, eta eurak yurtetara bueltau... Lehelengo eguneko nobedadia hamakak izan ziran; gero piszinia, noski (eguardixan hor eta sonbrillapian baiño hobeto, iñun bez); oilluak, txittak, ahuntzak, pottokia, txakurrak... be lagun ederrak izan dira; eta azken egun bixan, “como Pedro por su casa”, gustora.

160906-21-campodereyes04

etiketak: tafalla2016
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024