Youtuben zensurau nabe
Uruguayetik Gloria Zuazola lagunak bialduta, jakin dot Javiero izeneko batek 2002ko Iraillan 14ko manifan gaiñeko bideo montaje bat jarri dabela Dailymotion izeneko webgune baten. Antza danez Youtuben zentsurau egin zetselako; ez dot oso ondo ulertzen zergaittik. Nahikua harrittu egin naiz "hari konduktoria" neu naizela ikustian, La Pelota Vasca pelikulan egindako elkarrizketako adabakixen bittartez. Hasieran pentsau dot "hara! hamen politikazaleren bat gure irudixari etekiña etara nahixan" baiña ez; guztiz errespetatzen dau Pablo Gironen eta nere jarrera autonomua.
Idatzi detsat Javiero horri gurekin akordatziangaittik eskerrak emoteko. Izan be, ezelako partiduekin alineauta ez gagozenekin iñor gitxi gogoratzen da-eta...
Javiero honek ba daka web pajina bat conflicto vasco honi buruz. Ez naiz asko sartu, gaixakin nahikua aspertuta nagolako, baiña gaiñetik begiratuta itxura ona daka.
Hauxe da bideuori. Berez, worldinconflict blogan mezu honetan agertzen da:
Negar eiñ dot bideua ikusten. Eskerrik asko infoagaitxik.