Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Xiberuako argazki bat

Xiberuako argazki bat

Oier Gorosabel 2008/11/28 22:45
Esanguratsua, eta esperantzazkua. Askotan esaten dok euskeriak ez dakala politikiakin zerikusirik, baiña gitxittan kunplidu.

 

Argazkiak.org | Barkoxtar neskatilak © cc-by-sa: txikillana

 

Barkoxeko enparantzan kazetarixakin konfundidu ninduen hárek neskatillak. “Une photo, une photo…!” eta Operación Triunfoko pose diskografikuenakin jarri jatazen Udaletxeko ataixan. Gero ia ze kazetatan agertuko zan galdezka frantsesez, eta nik euskeraz baiño ez nekixala. Euskeraz bajekixen batzu, eta hala segidu genduan, kazetarixa ez nintzala-ta, Maskaradia ikustera baiño ez nintzala etorri-ta… “Ah bon espainula ordüan… ¿zergaitik jiten ziztea hainbeste espainul Maskadetaat…?”.

Üskaaz onduen zekixena, herriko alkatian (zentro-eskumakua) alabia zuan. Esanguratsua, eta esperantzazkua. Askotan esaten dok euskeriak ez dakala politikiakin zerikusirik, baiña gitxittan kunplidu.

Bestalde, neskatillen galdera horretan ikusten dok ha Xiberoland dala ondiok espainul üskaldünentako. Festa egunetan baiño ez gaittuk agertzen, euskal kontzientzixia nasaitzeko militantzia eginbiharrez edo… Gero urtian, angles turistak bakarrik gozatzen juek lürralde zilharraz…

 

Barkoxe map

etiketak: berbologia, zuberoa
oier
oier dio:
2008/11/29 20:52

Barkoxeko mera-ren alaba beraz! Orain hamabost egun izan gera Barkoxen, eta alkateak, Jean-Marc Baranthol-ek adeitsuki egin zigun ongi-etorria bai xiberutarrei, bai manexei eta baita espainuloi ere. Dena euskaraz eta gure godaletak Ricard-arekin behin eta berriz betetzeko gogotsu. Okerrena da niri Baranthol izen horrek institutuan ikasitako madarikazio zahar ekartzen zidala gogora eta barreari eutsi izanda egoten nintzela bere aurrean: "Ai Baranthol, Baranthol, ukhanen duk eskalanpua desgantzol eta emaztia bihotz hotz!"

Nik, inozenteki, uste nuen xiberotar ez ginen guztiak ginela manexak, baina bai zera. Bankako bat Lakarrin manexa izango da, baina Eibartar bat Sohütan espainol bat da...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025