Valois vs. Bourbon burruken pasarte bat
1951ian ale hau inprimidu zanian aittak 22 urte jittuan; ondiok anai bixak Isasixan bizi zittuan, gurasuekin. Pentsatzekua dok amama Ines hil eta gero handik ekarrittako liburuen arteko bat izango dala, gaztetako beste abentura liburuekin batera. Izan be, horixe dok hau: abentura liburu eraginkor bat. Baiña ohiko duelo eta erromantziez gain, Aro Modernoko info historiko ugari be ba dakarren kalidadeko nobela historikua. Ez ei zuan autore honek egindako bakarra izan, beraz pentsau lajeijek haren beste nobelak irakortzia, modu entretenigarrixan ikasteko bide oso ona izango dala. Apuntauta!
Hona Paperjale.eus-en botatatako iruzkiñak, atzetik aurrera:
- Nobela motia eta idatzittako garaixa kontuan hartuta, normala dok be topikuak agertzia: noblien berezko noblezia (mito hori), etsai gogorra baiña zintzua, emakumian ohoria (eufemismo hori)... Halan be, folletiñetan eta pelikula txarretan karikatura hutsa dan hau, hamen pertsonajien karakterizaziño onakin batera jatork. Beste mailla baten.
- Asko gozatzen najabilk, ez najuan halakorik espero gurasueneko liburu zahar batengandik. Kalidadezko nobela historikua dok: bistan dok Shellabarger asko irakorrittakua zala, eta garai hartako gertakarixak eta bizimodua sakonki ezagutzen zittuala. Horrek guztiak, argumentu senduaz eta idazteko era erakargarrixaz lagunduta, emaitza oso ona lortzen jok.
- Hara nun, protagonistak ilustre batekin bazkaltzera doiazen: Rotterdamgo Erasmus in person! (hainbeste gazteren beken atzian dagon tipo hori, bai bai!). Nik institutuan bere izena eta ezer gitxi gehixago ikasi najuan, eta gaur dok eguna beti kontatzen doten anekdota eskatologikuaz gain, berari buruz ez dakittela beste ezer. Ez bere pentsamentuaz, ez bere liburuez... ea ba, liburu honek Erasmo pixkat gehixago ezagutzeko bidia emoten destan.
- Frantziako erregian korteko diru faltia (eta zorren pillaketa "alegria") be irudikatzen jok, kaballeria eta galanteria nobela arrosetatik aldenduta. Gero ta gustorago irakortzen najabilk.
- Harrittuta naukak: Ivanhoe estiloko karikatura bat espero najuan, 1940 hamarkadako pelikula superfizialen estiluan, baiña ondo girotutako nobela bat topau juat, historia liburuetako gertakari nagusixez gain, XVI. mendeko Europako jentian bizimodua irudikatzen dabena.