Urkuluko miña
Gaur goizian Ereñotik Lekeittiorako bidian nentorrela, kanpaina politikuetarako erabiltzen diran automobil tuneau hórretako baten atzian suertau naiz: kolore bizixak, bozgorailluak topera... Poliki nentorren, umiak ez mariatzeko; eta horregaittik ixa bide osua egin dogu alkarrekin. Ez leuke honek ezer berezirik euko, lekuangaittik izango ez balitza: izan be, bide horretan ez dago herririk, ezta etxerik be; 8 bat kilometro artadi-txara baso itxixa bakarrik. Urkullun kualidade miresgarrixak basurda, katumixer eta bestelako fristixak baiño ez zittuezen entzutzen, baiña kotxiak bozgoraillurik emetau ez. Surrealistia.
Ez nabil egunotan izperringirik irakortzen; telebisiñorik ez dakat etxian; halan be, leihan dagozen partiduen tabarratik ezin da iges, eta ez dot gogoratzen nun, baiña pare bat bidar entzun egin dot Urkullu hau, mitiñen baten-edo. Frase solte batzu baiño ez diraz izan; baiña nahikua gizon horrek iztarrixa zelan derrigortzen daben entzutzeko. Soka bokaletako urkuluan be miñ emoten dau bera entzutzian. Lehendakaritzarako ez dakitt; baiña logopedia eta fisioterapia tratamendu bateraturako kandidatua ba da.