Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Urik ez egotian, ura eran bihar

Urik ez egotian, ura eran bihar

Oier Gorosabel 2026/10/31 14:00
Radixua-eta etorri aurretik, etxietan edo lagun artian beste entretenimendurik ez zeguanian, kontakizunak izaten zittuan ordu luzien aringarri. Ipoiñak, bistan dok, horren parte haundi bat hartzen juen. Baiña ez zittuan gitxi, baitta be, ingeniozko hitz-jolas eta asmakizunak, ordu askotarako entretenimentu kitzikagarrixa ekartzen zebenak. Hamen euretako bat, antxiñako arrain-bodega usain sarkorrekua.
Urik ez egotian, ura eran bihar

Lekeittioko islako "Eretiarrija", portura sartzeko zain egoteko lekua. Malekoia eregi baiño lehenago toponimua, noski. Marrazkixa: Aitor Aboitiz.

Igaz, Lekeittioko hiribildua sortu zanetiko 700 urteurrenan kontura, ADES Espeleologia Taldekuok hitzalditxo bat prestau gajenduan, herriko uren nundik-norakuen atxekixan. Horren barruan, "Trakamailgo erregiña" bertso-txortia azaldu eta kantau gajenduan; bertso txortiori, Juan Antonio Aboitizek egindakua, portu-giroko broma batekin amaitzen dok, ulertzen ez genduana. Gaur, Xabier Azkue Ibarbia zumaiarrak Mastodonen bota daben hari hau irakorri arte. Izan be uran eta ardauan kontu hori, Azkuek aittatzen dabenez, marea-gorabeheren mendian bizi ziran mariñelen ohiko broma bat izaten ei zuan; Zumaixan, Orixon, Ondarrun eta Hondarrabixan bai, barrena.

Zer da kontua? Antxiñako portu askotan, batez be ibai ertzetan zeguazenetan, enbarkaziñuak ezin izaten zirala edonoiz sartu, marea beheian zeguanian, pasabidian dzingua txikiegixa zalako ("urik ez"). Horretara, ontzixak abran zain egon behar izaten zittuan, olatuen artian pasatzeko eretijan zain, edo marea igo arte. Eta mariñelak ardaua nahi! Izan be, euren biajetik bueltan, askotan upelak hutsik ekartzen jittuezen. Eta marea beheran barkua atrakau barik, ezin portuko tabernetara sartu... Beraz "ura eran behar"!

Trakamailgo bertsuotan ez dok zehazki broma hau egitten; baiña kontu horrekingo loturia begibistakua dok, eta ondorioztatu lajeikek hitz-joko hori oso zabalduta jeguala XVIII. mendeko euskal portuetan (bertsuok 1800kuak dittuk). Hain da eze, Aboitiz abade umoretsuak Lekeittioko itturri barrixak ekarrittako poz girua broma hori gogoratuz biribildu nahi izan zebala.

Misterixua argittuta ba!

etiketak: lekeitio, zaharreologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bilbo bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026