Unha dubida existencial
Gizon gogor eta arima bakua emoten doten arren, nik be ba dittudaz sentimenduak eta kezka sakonak. Adibidez, urtietan egon naiz bueltak emoten Ondarruko banda famatu honen izenan esannahixari: Txatanuga Futz Band.
Lehelengo berbia argi zeguan: Tennesee, Chattanoogako trena, Glenn Miller, eta 1940ko Estatu Batuetatik modan jarri zeben "big band" tipoko musikia. Ebidentia. Baiña bigarrena?
Ba dittudaz banda horretan jotako ezagun batzu, eta Ondarrun relativamente sarri ikusten dittudazenak. Hor egoten gara igual barriketan, baiña sekulan okurridu bez hau preguntatzia.
Gaur ostera, sukaldian nenguan espeleologiako monua josten, radixuan "Mambo, mambo Caribe mambo..." nekala. Etxeko pakian. Eta halako baten... dra! inspiraziñua. Futz. Jakiña! Ondarrun hala esaten detze putz egittiari. Eta banda ixa osua haizezko instrumentuena...
Batzutan, Jangoikuari galdetu ta galdetu ta ez dau erantzuten, momentu egokixa heldu arte. Oiñ arte ez nintzan Egi hau ulertzeko besain heldua. Oiñ asentauta nagola, ume batekin... erantzuna jaso dot Kosmos onetik.
Eskeerrikasko Jauna
bihotz bihotzetiiiik
eskeerrikaasko Jaaaunaaa
oraain etaa betiiii....