Umien dimentsiñuan
Nikori eskolan agindutako liburua; umiak zelan gozatu daben ikusitta, neuri be irakortzeko gogua sartu jata eta halan egin dot, 3,4 ekittaldittan. Printzipioz argumentua etxatan asko interesatzen: gurasuekin txarto eta maistriakin ondo konpontzen dan neskatillia (umien garrantzixak eta nagusixonak hain dira diferentiak...) kontatzeko eria lilluragarrixa da. Kontakizunak, gaiñera, politikoki zuzenak ez dirazen hainbeste ganberrada dittu eta, noski, horrek asko laguntzen detsa. Zeozelan esateko, balore hezitzaille batzuk modu orijinal eta dibertigarrixan emoten dittu liburu honek, eta pentsatzen dot Dahlen beste liburuak be. Zeozergaittik hartuko zeban hainbesteko famia...