Txindurri biharretan
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai
********************
Zapatu honetan, Aulestiako Alperdoko kobako biharrekin segidu dogu.
Oinguan argazkixak etaratzia tokau da batez be, eta bide posible
guztietatik bat arakatzia: "bloke anabasa" egitura tipikua,
laberintikuan laberintikuena eta subien modura harri artetik eten barik
narraska ibiltzia eskatzen dabena.
Domekan ostera, gaztetxo talde bat gidatu dogu Arteagako Argatxako
haitzuluan. Bide errez bat aukeratu dogu (koba hau haundixa da-ta),
baiña era berian ederra, kobazale gazte hónendako gozagarrixa izan daiñ.
********************
59 posta kutxa
Gernika 48300 (Bizkaia)
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52