Txiletik Kaliforniara
Amaiera abrupto irekixa etxatak asko gustau: irakorle konbentzional xamarra naizen aldetik, garatutako harixak eta pertsonajiak zetan amaitzen dirazen jakitteko gogoz geratu nauk. Halan be, ordura arte liburua asko gustau jatak, erregular! Metropolixetatik independizau barriko hainbeste herrialde (Txile, Mexiko eta AEB), eta euren arteko tirabiretan, familia eta lagun batzuen nundik norakuak jarraitzen doguz. Neuretako interesantiena, Txileko izaera "estiraua", eta Kalifornia inguruko kaosa, AEBetako Sezesiño gerra aurretiko giruan.
Paperjale.eus-en lagatako iruzkin gehixago (atzetik aurrera):
- Eta urrian furixadiakin batera, "naziño baten sorreria": naturaleza txundigarri bat, kolonia inglesetatik bertara allegautako igeslarixak, zerotik hasteko prest, oihanaren legea lehelengo urtietan, eta atzo goizian zibilizaziñuan hastapenak. Gaur egungo AEBtarrak ulertzeko ezinbestekua.
- Oiñ arte, "Gold Rush" famatuari buruz najittuan erreferentziak zeharkakuak zittuan: tio Gilito Klondiken... haibeste westernen testuingurua... Halan be, gaur arte, ez najuan fenomeno (histeria) haren kontakizun globalik irakorri. Oso interesgarrixa dok!
- Begiratu bihar izan juat: Urrezko Atia (San Franciscora sartzeko itsasadarra) eu.wikipedia.org/wiki/Golden_Gate
- Tao Chi'en atxakixa politta dok Txinako historia hurbillera eta idiosinkrasiara hureratzeko. Kriolluori (=europarroi) kostatzen jakun gauzia. Atsegiña.
- Begiratu bihar izan juat: Opioaren Gerrak eu.m.wikipedia.org/wiki/Opioaren_gerrak
- Pultsu ona, historia interesgarrixa, XIX mendeko Chile independizau barrixa ezagutzen.