Txantxilloietan sartu ezinda
Modernismuari sinpatia haundixa detsat, arkitektura kontuengaittik batrz be, baiña literatura arluaz ez nekixan ixa ezer: gitxiago Ruben Dario horren liderra izan zanik ("Juventud divino tesoro..." topau dot bertso umezurtz horrendako gurasua). Ez desta "tilin" askorik egin, egixa esan, egillien ahalegin guztiengaittik be (bistan da mobimendu hau bere gustukuenen artian dagola). Kuriodua izan da José Martí kubatarran barri izatia be, berangaittik nekixan apurra independentziazaletadunakin zerikusixa zekalako. Gaiñera irakorri doten lagiña gehixago gustau jata Dariona berana baiño.
98kuen belaunaldixan sartuta, barriz, Ramiro de Maeztuna irakortzia be gustau jata: justo jakitzeko etxatala bapee interesatzen, ez ZER kontatzen daben, ezta ZELAN egitten daben be. Gitxienez, oin izen hau neretako Bittorixako kale bat baiño gehixago da. Hori baiño deigarrixagua egin jata Azorin, hasteko ez nekixalako anarkismotik hain hurre ibilli zanik, eta bestetik klasikuak hartu eta "refrituak" egitteko jolas hori be (amaierak aldatu, jarraipenak asmau...) printzipioz erakargarrixa jatalako. Bere gauza gehixago irakortzeko gogoz geratu naiz.
Unamunori buruz, tira: lehendik irakorritta nekana etxatan asko gustau, eta entsegu hau irakorritta ulertu dot zergaittik. BRASTA hutsa dalako, berari gustatzen jakozen moduko hitz joko bat eginda. Metafisika batetik, jangoikuei buruzko kezkak bestetik; bixak piparrik be ardura ez desten gaixak. Gaiñera, liburu honi esker ikasi dot (ez nekixan eta) existenzialisten aintzindari izan zala Unamuno; beraz guztiak zaku berian sartu neikez (eta harrixa lotuta, itsasora bota).
Baroja, ostera, aspaldiko laguna dot, nitarra. Txorrada bako gizona, eta dana esanda dago. Machado (Antonio), barriz. kalidade haundikua duda barik, baiña olerkarixa (ni olerkarixekingo refraktariua naiz). Eta Valle Inclan, sekulan ez dot bere ezer (osorik) irakorri baiña bide askotatik dakat deika; liburu honetan emondako klabiak, beste deikada bat gehixago dira.
Novecentistak gero: baiña lehendik formak (harranditsuegixak, paisaje larregi...) atzera eragitten badeste be, apropos intraszendentzia billatzen dabela jakitzia, errematia izan da. Ahaztutzeko moduko mobimendu bat.
Halan be, liburu honetan idazle guztiak halako eta bestelako mobimenduetan klasifikau biharra (nahi eta eziña) ikusi dot. Argi dago hau didaktikiangaittik egingo dala, baiña honek errealidadiakin zerikusi gitxi dakala esango neuke. Ixa danak salbuespen dira barren! Liburuan aittatzen dirazen autorietako erdixa baiño gehixago ez da argi sartzen belaunaldi konkretu baten. "98ko belaunaldi" horren izaeria bera, adibidez, zalantzazkua da (bertako partaidetzat hartzen diran batzuek be definiziñua kili kolo ipintzen zeben).