Txakur kontuak
190919 eguneraketa:
- Txakur jabia kontaktuan jarri da (ikusi beheko erantzunak) kontakizunakin konforme ez dagola esateko. Euren bertsiñua kontatzeko eskatu detsat, eta hamentxe argitaratzeko prest nago.
- Konturatu naizenez, cani / choni / poligonero etiketak eurendako iraingarrixak dira; beraz artikuluan berba batzuk aldatu dittudaz.
Lea-Artibaiko leku batian gertatua:
-
Txakurra, artzain baten terrenuetan sartzen da eta ardixak hiltzen dittu. Behiñ baiño gehixagotan.
-
Artzaiñak txakurdunari: "Lotu txakur hori, ardixak hil jostezek-eta".
-
Txakur jabia: "Ez dok nere txakurra izan!".
-
Artzaiñak: "Hurrengo ikusten dotenian tirua botakotsat; orduan ikusiko juau hire txakurra dan edo ez dan".
-
Txakurra barriro sartu, eta ardixei barriro eraso. Artzaiñak txakurra tiroz hil.
-
Artzaiñak txakurdunari: "Txakurra hil juat; juhari larrera eta ikusi, heuria dan edo ez dan".
Gaur paziente batek kontau desta atzo (ekaiñan 4a) txakur jabiak eta artzaiñak basarriko jeneroko saltoki baten alkar topau zebela. Txakur jabiak: "Txakurra ordaindu biestak!". Artzaiñak: "Bai. Heuk ardixak ordaintzen destaazanian". Txakur jabiak -arte martzialak be egitten dittu- kerten bat hartu (atxurretarako, aizkoretarako saltzen dirazenak) eta artzaiña blastiatzen hasi; saltokiko jentiak geratu, errematau baiño lehen; gaur artzaiña ospittalian dago, eta txakur jabia atxilotuta.
Ez dakitt zer gertatuko dan, baiña nik neuriakin segitzen dot: pertsona batzuei txakurra eukitzeko baimena emon baiño lehen, adimen frogak pasauarazi biharko litxakixo.
Oharra: lagun batek kontautako moduan ipiñi dot hamen, amorratu xamar; badakitt zein dan artzaiña, ezagutzen dot basarrixa, eta euren gaztaia be oso ezaguna da inguruotan; halan be, nahixago dot izenik ez aittatzia, ondiok ez dakittelako eurak gertatutakua argitaratzeko edo publikoki salatzeko asmua daken. Baiña nik neuk hasarre honi salidia emon bihar netsan!